Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Beste urte bat gehiago, entrenamendu solidario tradizionala, edo kilo-aren entrenamendua deiturikoa, Abenduaren 31ko 16:30etan izango da (larunbata). Guztiok zaudete gonbidatuak.

Kontuan izan aurten ere San Silvestrea 16:00etan hasten dela (2. KMa), gure irteera eta helmuga puntutik paseaz, Ondarretako iturritik.

 

LABURPEN FITXA

EGUNA: 2016ko Abenduaren 31a

ORDUA: 16:30etan

DISTANTZIA: 4 bat km (lasterkariaren arabera aldatu daiteke)
IBILBIDEA: irteera Ondarretako iturritik, espaloitik jarraitzen degu Alderdi Eder-eko Tio Vivo-raino, bertan giratuz eta itzulera espaloi beretik eginez, helnugaraino, Tenis-eko iturrian.

IZEN EMATEA: kilo 1 elikagai ez galkorra, erakunde solidario bati entrega egingo zaiona.

 

DETAILEA

Jada ohitura da Abenduaren 31ean gure Klub-ak entrenamendu solidarioa antolatzea.

Entrenamendu solidarioa - dibertigarria, urtea korri eginez amaitu nahi duen guztiarentzat, helburu bezala elikagai ez galkorra biltzea du, erakunde solidario bati entregatuko zaiona.
Irteera Ondarretako iturrian izango da 16:30etan, Ondarretako eta Kontxa-ko Pasealekutik zehar abiatuz, Alderdi Eder-eko Tio Vivo-raino iritsi arte, bertan giroa burutuz eta buelta pasealeku beretik eginez, irteerako toki berera iritsi arte, bertan izango delarik helmuga. Gutxi gora behera 4 km.

Bertan parte hartzeko atleta bakoitzari eskatzen zaiona kilo 1 elikagai ez galkorra ematea da (lekaleak, arroza, pasta).

Kilo-aren entrenamendua, honela deiturikoa baita atleta bakoitzak egiten duen ekarpenarengatik, ondo pasatzea delarik helburua. Beraz gabonetako elementu batez apaindua joatea komeni da, deportezko jantzien artean (Papa Noel-en txanoa, erregeen koroa, gabonetako bolak edo beste era batekoak, edo atletak fetxa berezi hauetan erakutsi nahi duen beste jantzi bereziren bat, umorez betetako dosi eder batekin.
Entrenamendua amaitu ondoren Tenis-eko kanpokaldean San Silvestre-ko lunch-a dastatuko da, nolako produktu bikainak halako ederra izango dena. Oraingo honetan elikagai galkorrak eta "edankorrak", Gabonetako espiritu solidarioarengatik liluratutako parte hartzaileek eramandagoak.

Anima zaitez, bertan itxaroten dizugu! Korri egitea, inoiz baino gehiago, pena merezi duen zergati batengatik.

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en