Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Beste asteburu bat non korrikalariak izan ditugun "hor nonbait".

Larunbatean Ergobiko krosa ospatu zen non Joseba Olaso-k parte hartu zuen. 9,5km tako lasterketa, 2 itzuli eta aldapatsua sagardotegi artean.

Larunbatean ere Vilanúa herrian "fuente de paco"-ra igoera jokatu zen. Tánit-ek garaipena lortu zuen Senior kategorian eta Orokorrean bigarrena izan da Ana Casares-en atzetik. 13,3 kmtako lasterketa polita non 400 partehartzaile izan ziren eta 61. postua lortu zuen.

Frantziatik datorzkigu berriak, gure kide JC bertan izan zen Aubisquerako igoerako irteeran, bai bai, Frantziako tourrean igotzen duten mendatea. 18,7 kmtako igoera gogorra, baina JC-k bere ohiko gogoakin gainditu zuena. 66.postua 473 helmugaratuetatik.

 

Postua Denbora Izena

Memorial Bernardo Arzallus (Ergobia) 9,5km

71 47:55 Joseba Olaso

Subida Fuente de Paco 13,3

61 1:06:07 Tánit Pérez de Lezeta

Montee de LÁubisque 18,7km

66 1:43:42 Juan Carlos Arregui