Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Triku Kirol Elkarteak "Donostiako 3M" ( 3 Mendiak) izeneko proba antolatuko du datorren Urriaren 6an, goizeko 11:00etan. Distantzia ezberdineko 3 lasterketek osatzen dute proba herrikoi hau, bai irteera eta baita helmuga ere toki berean izango dutelarik. Hauek dira 3 lasterketak:

- Igeldo Mendiaren igoera (8,1 Km.)

- Igeldo eta Urgull Mendien igoera (11,3 Km.)

- Igeldo, Urgull eta Ulia Mendien igoera (17 Km.)

 

Proba honetan parte hartu nahi duenarentzat, izena emateko Kirolprobak orrialdearen bitartez egin behar da, hemen aurkituko duzuelarik probaren informazio guztia. Hauek dira link-ak:

- Donostiako 3M (IGELDO): http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=875&lang=eu

- Donostiako 3M (IGELDO-URGULL): http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=881

- Donostiako 3M (IGELDO-URGULL-ULIA): http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=882

 

ANIMA ZAITEZ!

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en