Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Bat lasterkari sentitzen den horietako karrera batetara joan ginen pasa den ekainaren 17an klubeko talde handi bat. Antolakuntza batzuk lasterkariei atletismoko festa herrikoi bat eskeintzekoari ipintzen dioten maitasuna eta gogoa da lasterketa txiki baina zoragarri honetan jaso genuena.

 

Lasterketa berez 2,2 km.ko ibilbide bat zen, honi 3 buelta eman behar zirelarik, Legorretako herria inguratzen zuena, guztira 7,5 km. Proba hasi aurretik, errekonozimendu moduan, buelta bat eman genuen, gure lasterkari paregabea den Bixen Otañok azaldua zizkigun zailtasunak egiaztatuz.

 

Bidaia pixu handikoa zen. Lehendakaria eta gure argazkilari haundia den Luis “el fotos” buru zutela, segizioa honako hau zen: Goia eta Arrazola doktoreak, poliki-ko “Los Fernando”, Lekuona “el jubilata”, Juanjo “el prudente”, “el abogaaado” Patxi Galdos, Egimendia “el marathones”, Xabier “el aeropuertos”, Javi Fuentes, klubeko hoberena izan zena, eta gure emakumezko bi gazelak, “La pottoka de Antzuola” eta “la violinista” Iciar Mújica.

 

Lasterketa gogorra izan zen, beroarengatik, baina bagenekien sufrimenduak pena merezi zuela, ondoren likido eta materia grasen galtzeari aurre egiteko helmugan prestatuta zigutena jakinik, egundoko pintxo, sagardo eta ardo freskoz betetako hornidura gunea. Imaginatuko duzuen bezala, klubak eman zuen maila pintxo eta sopletearen degustazioan sekulakoa izan zen.

 

”Ze gose ematen duen korri egiteak” izan zen herrikoek komentatzen zutena akzioan ikusi gintuztenean.

 

Kiroltasunean denok zoriontzen ditugu, baina bereziki Iciar Mújica “la violinista”, hirugarren sailkatuaren garaikurra jaso zuelarik.

 

Beste guztiek espedientea konplitu zuten.

 

Eguerdiko ordubiak pasatxo zirenean, eta oparitu zizkiguten gauza guztiak jaso ondoren, Donostiruntz abiatu ginen, hurrengo urtean bueltatzeko intentzioarekin.

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en