Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Ikaztegietako Leire Olaberria txirrindulari haundia izango dugu aurten emakumezkoen 1 dortsala eramango duena.

Minsk-en (Bielorusia) ospatu berriak diren pistako mundialetatik iritsi berria da, merezitako 6. postua lortu duelarik Omnium modalitatean. Arrakastak lortzen jarraitzen du. 2013. urtea oso garrantzitsua izango da, eta ondo baino hobeto hasi du, dudarik gabe. Rotterdam-eko 6 egunetan 2. postua lortu zuen, eta Aguascalientes-en (Mexiko) ospatu zen munduko kopan aldiz merezitako 3. postua.

Txirrindulari hau pistan espezializatua bada ere, 2008. urtean Pekin-eko Olinpiadetan puntuazioan brontzezko domina irabaziz, eta postu berdina lortuz 2010. urteko Ballerup-eko mundialean, ez du alde batera utzi karretera, modalitate honetan 2010. urtean ospatu zen espainiako txapelketan, bai ibilbide eta baita erlojuz kontrakoan irabazi zuelarik; eta momentu honetan berriz ere hau jorratzen hasi da, hilabete batzutan eraztunean bueltaka aritu ondoren.

Gainera Leirek atletismo mundua bertatik ezagutzen du. Kadete eta Junior kategorietan gailendu zen eta nola gainera, gaur egun berak 1993ko maiatzaren 2an Arganda del Rey herrian lortutako Espainiako errekorrak dirau (11.86 seg).