Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Hemen ditugu jadanik helmugara iritsi ziren 1470 korrikalariei orain bi aste bidali genien inkestako erantzunak.

Gure esker ona erantzun duzuen 393 korrikalarioi (%27). Mila esker zuen denboraren zati bat eskeintzeagatik.

Izan zaitezte ziur kontutan hartuko ditugula zuen hiritziak, lasterketa hobe bat lortzeko bidean.

 

Horren adierazgarri, hemen dituzue inkestak eman dituen emaitzak, eta datorren urteari begira abian jarriko ditugun obekuntzak.

 

EMAITZAK

Erantzuteko galdera kopurua: 6

Lasterketaren balorazio orokorra (6. galdera) 4,8 izan da (5 maximoa izanik).

Gainontzeko erantzunak 4,0 tik 4,6 ra doaz.

 

2014 ko EDIZIOARI BEGIRA  AURREKUSITAKO HOBEKUNTZAK

Jasotako 393 erantzunetik, 106an idatzitako iruzkinak proposatzen zituzten. Horietatik, 3 hobekuntz nagusi hauek azpimarratu ditzazkegu.

Saiatuko gara denak egiten, baino kontuan hartu martxan jartzerakoan, orain ikusten ez ditugun arazoak aurkitu ditzazkegula. Dena den, ziur egon ahal den guztiena saiatuko garela.

1- Lasterkariaren poltsa. Punduateka baxuena puntu honetan jaso degu, 4,0. Kamiseta ez da guztiz gustukoa izan.

Konponbidea: Datorren urtean kamiseta ez den zerbait oparitzen saiatuko gera, edo beste maila bateko kamiseta, manga luzea adibidez, edo markakoa...

2- Helmugako hornidura. Ataskoak izan ziran, eta materiale falta azkenentzat.

Konponbidea: ingurune hau guztiz aldatuko degu (edariak lehenik, fruta ondoren eta azkenik poltsa), ematea azkartuko degu, eta materiale kopurua gehitu

3- Lasterketan pilaketak. Gehienak ibilbideak Antiguoko tunelean duen estutzeagatik dira.

Konponbidea: korrikalarien irteera eskalonatzen saiatuko gera. Irteera eskalonatua denboren arabera egiten saiatuko gera, erbiekin.

 

ARGIBIDEAK

1-Argazkiak. Zenbaitzuk kexatu zerate gutxi daudela eta.

Konponbidea: Behar bada ez ba behar bezain beste adierazi. Goi kalitateko 974 argazki dituzue eskura. Nahiko, ez?

Bila ezazu beharreko "Loturak" hemen:

www.donostiarrak.com/eu/content/argazkiak-eta-lasterketaren-txosten-labur-bat

 

Besterik ez. Txosten labur hau zuen gustokoa izango zela espero degu. Eta zuen zain gaituzue datorren urterako!