Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

IRTEERA ITXITURAK: Izenemateak aurrera doaz, momentuz iaz baino %10 gehiago. Horregatik Irteera Itxiturak jartzea erabaki dugu, honekin irteerako une delikatuangerta daitezkeen arazoei aurre egiteko. Korrikalariak gara eta badakigu bakoitza bere lekuan ateratzearen garrantzia. Horrexegatik, zuen helburuen itxituran irtetzea eskatzen dizuegu.

 

1 Itxitura ORIA Gipuzkoako txapelketa
2 Itxitura URDINA 40 minutu azpiko helburua
3 Itxitura BERDEA 45 minutu azpiko helburua
4 Itxitura GORRIA 50 minutu azpiko helburua
5 Itxitura BIOLETA 50 minutu gaineko helburua

Bakoitza bere lekuan irtetzearen lehen saritua, korrikalaria bera da. eta horrez gain inguruan dituen korrikalari "azkarragoak". Guztioi gertatu zaio inoiz edo behin, ondokoen babesean behar baino azkarrago atera izana eta amaieran gogotik ordaindu.

DORTSALAK EZ DIRA TALDEKA IZENDATUKO, beraz entrenatu duzuen helburuari dagokion itxituran irtetzea eskertuko genizueke. Zuek helmugan eskertuko duzue.

Animo 3 aste besterik ez dira geratzen eta.

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en