Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Jada badugu argitaratuta sailkatuen zerrenda.

Hemen kontsultatu dezakezue: en su página.

Laburpen gisa, 1265 lasterkari iritsi direla aurreratu dezakegu, horietatik 145 unibertsitarioak.

Emakumezkoen parte hartzeari dagokionean, aipagarria izan da, guztietatik 327 parte hartzaile izan bait dira, totalaren ia %26a. Zorionak eta mila esker.

Gizonezkoetan irabazlea ANDER SAGARZAZU izan da, 31:43 denborarekin, probaren errekorratik 1:01etara (2009, Kamel Ziani).

Lasterketa taldean abiatu da, gutxi gora behera lasterketaren erdikalderaino, 10 bat lasterkariko taldetxo bat buru izanik. Pixkanaka sakabanatzen joan dira, lasterketa erdikaldera Ander Sagarzazu (lasterketako irabazlea) eta Sergio Roman geratu direlarik. Bion arteko borrokak helmugatik 1,5 km lehenago arte iraun du, Anderrek Sergio atzean uzten hasi den momentua izanik. Helmugan bion arteko diferentzia 17 segundutakoa besterik ez da izan.

Ohore taulan azaltzen ez den arren, gure kide Iñaki Gerica-ren lasterketa azpimarratu nahi dugu, 33:50ko denbora bikain batekin amaitu duelarik, 3:23ko erritmoan.
Emakumezkoen ohorezko taulan ere ez da agertzen, baina gure kide Tánit Pérez de Lezeta-k hirugarren postua lortu du Senior kategorian, 40:34 denborarekin.

Zorionak biori.

1.- SAGARZAZU, ANDER 31:43
2.- ROMAN, SERGIO 32:00
3.- GALLEGO, EDUARDO 32:26

Iaz bezala, aurtengo irabazlea emakumezkoetan INMA PEREIRO izan da, 36:43 denborarekin, errekorratik 20 segundutara, berak bertan lortutakoa 2013ko edizioan (36:23).

1.- PEREIRO, INMA 36:43
2.- BEHOBIDE, CLAUDIA 37:55
3.- RUBIO, IZARO 37:57

UPV-ko irabazlea eta hamaikagarrena generalean, iazko irabazlea ere izandako ENEKO GARIN dugu, 33:06 denborarekin, bigarrenarekin sprintean iritsi zelarik, biak helmugan denbora berbera lortuz.

1.- GARIN, ENEKO 33:06
2.- OLAZAGIRRE, ANDONI 33:06
3.- OYARBIDE, ALEXANDER 33:37

Emakumezkoetan UPV-ko irabazlea MARISOL MARTINEZ izan da, 43:47 denborarekin.

1.- MARTINEZ, MARISOL 43:47
2.- ALBERDI, HELENE 46:13
3.- ALKORTA, LIDE 47:12

Datu eta argazki gehiago ditugun heinean argitaratzen joango gera.

Espero degu gozatu izana, eta hurrengo urtean berriz ere itxaroten dizugu!

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en