Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Argia Ikastolatik hau zabaltzera eskatu digute, eta gustu handiarekin, hemen duzue!
Anima zaitezte parte hartzen!

 

Taupadaz bat eginez, baietz ibilbidea osatu!

Aurtengo Nafarroa oinez urriaren 20an eta Tuteran ospatuko da Argia Ikastolak antolaturik.

Familien esfortzu eta ilusioi esker hamika zailtasunei aurre egin zaie eta orain dela 28 urte jaio zen Argia Ikastola txikiak, gaur egun 220 ikasle ditu eta DBH osoa egiteko aukera  ematen du.

Esan beharra dago Argia Ikastola Erribera osoan euskara hutsean ikasteko aukera ematen duen ikastexe bakarra dela. Beraz, gure hizkuntzaren garapen eta sendotasunerako ezinbestekoa dugu.

Ikastolan DBH-ko hitzarmena lortu ahal izateko, kirol instalazioak eraiki behar izan ditugu. Gastu hauei aurre egiteko behar dugun dirua lortzea da hain zuzen ere, aurtengo Nafarroa Oinez-aren helburua.

Nafarroa Oinez 2013ko “Taupadaz bat egin” leloarekin, euskara eta Argia Ikastolaren alde  euskaltzale guztion laguntza eta elkartasuna beharrezkoak direla, adierazi nahi dugu.

Ahalik eta laguntza gehien jaso behar dugula eta, “Taupadaz bat eginez Baietz ibilbidea osatu” erronka luzatu nahi dizuegu.

Gure asmoa, Nafarroa Oinezeko ibilbidea zuek guztien laguntza eta elkartasuna jasotzeko bide izatea eta beharrezko dugun dirua lortzea da. Horretarako,  ibilbideak dituen 6.000m-ak “saldu” nahi ditugu, 40-tan metroa. Lagun iezaiguzue metro bat  edo gehiago “erosiz”

 Nafarroa Oinez-eko web orrian (http://www.nafarroaoinez.net) lau sektore ezberdinez osatutako ibilbide birtuala ikus dezakezue. Behin metroren bat erosi eta diru sarrera egin eta gero, zuen talde edo empresaren izena dagokion sektorean ikusi ahal izango da. Horretarako, ziurtagirian taldea edo empresaren izena, sektorea ( kultura, kirola, gastronomía, euskal herria ) eta herrialdea jarri behar dela ez ahaztu.

Diru sarrerak ondorengo edozein kontutan egin dezakezue:

Euskadiko kutxa   3035 0102 39 1020046142    Caja Rural  3008 0003 01 2598878821     Kutxabank      2101 2505 16 0128446333             Caixabank    2100 3695 18 2210009146

Nafarroa Oinez egunean ibilbidean kokatuko diren hainbat panel haundietan ekimen honetan lagundu duzuen guztion izenak agertuko dira. Horrez gain, laguntzaile-diploma bidaliko dizuegu.

Bukatzeko Argia Ikastolako “bozgorailu” bilakatzea eta euskaltzaleen artean ekimen hau zabaltzea eskatu nahi dizuegu.  Zuen laguntzari esker eta zuek bezalako milaka euskaltzaleei esker, ibilbidea osatzea lortuko dugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero ibilbidesalmentaoinez13@argiaikastola.com postara idatzi edo 653795356 tlfno.ra deitu.

Urriaren 20an elkarrekin ospatuko dugu. Esker mila.

 

TAUPADAZ BAT EGIN! TUTERA NAFARROA OINEZ ‘13