Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gure lagun Olga Sánchez "run in africa" taldearekin 10 kilometroko lasterketa bat osatzera joan da. Zera kontatu digu: Lasterketa honetan dortsala "VIP" korrikalariei ematen dietela, hau da, 10k-ak 22 eta 27 minutu artean egiten dutenei. Gainontzekoei domina bat ematen diote, korrika badoaz (azkarrak) berdea eta oinez dohazenei horia edo gorria. izugarrizko giroa dagoela esan digu, kilometro bakoitzean musika dagoelarik. Bezperan 400 haurrek egin zuten korrika. Ikus dezakezuen moduan , Gebre handiarekin egoteko aukera izan zuen eta bere etxean afaltzeko ohorea, Bekele, Alestair (X-Trail txapelduna), Erresuma batuko eta Holandako taldeekin eta zenbait enbajadorekin. Lasterketa Addis hirian izan da, 2300 eta 2500 metro artean eta nahiz eta egindako denbora gutxienekoa izan, ordubete eta 12 minutu behar izan zuen.

Ziur experientziak pena merezi izan duela.

Itzuleran zai izango zaitugu xehetasun gehiago jakiteko. Bidai ona izan dezazuela.

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en