Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

INKESTAREN EMAITZAK

UDABERRIKO LASTERKETA 2016

 

 

 

 

 

Jada baditugu helmugaratu ziren 1.454 korrikalariei bidalitako inkestaren emaitzak.

Bihotzez eskertzen dizuegu zuen denboraren zati bat erabiliaz inkesta erantzuten jardun duzuen 340 (%23) partehartzaileei. Zuen iradokizunak gogoan hartzen ditugula zihurtatzen dizuegu eta 2017-ko Udaberriko Lastereketa hobetzeko erabiliko ditugula.

Eta erabilgarria dela erakustea baino ordainsari hobeagorik ez dagoela dakigunez, emaitzen berri ematen dizuegu, datorren urtera begira martxan jarriko ditugun hobekuntzekin batera.

EMAITZAK

1etik 5era erantzun beharreko galderask:6

Jasotako erantzunak: 340 (1454tik %23)

Ondorio aipagarrienak:

Lasterketaren balorazio orokorra 5etik 4.6an kokatzen da.

4 galderetan puntuaketa igotzen da eta 1ean jeitsi. Bestean berdin mantentzen da.

Lortutako emaitza bajuena 5etik 3,7 da.

  Orokorrean, balorazioak oso onak dira eta 2015eko ekitalditik hobekuntza txiki bat nabari da.

INKESTAN LORTUTAKO BATAZBESTEKO PUNTUAKETA ETA 2015 URTEKOAREKIN ALDERAKETA:     

 

GALDERAK

2015

2016

1.- ZIRKUITUA

4.7

4.7

2.- HELMUGAKO HORNIDURA

4.4

4.5

3.- KORRIKALARIARI ZERBITZUAK

4.7

4.8

4.- KORRIKALARIAREN POLTSA

3.8

3.7

5.- EKIMEN SOLIDARIOA

4.7

4.8

6.- GOMENDATUKO ZENUKE LASTERKETA HAU?

4.8

4.9

 

4 Galderetan hamarreko bat hobetu dugu (2., 3., 5. Eta 6.) eta berdina dugu lehen galderan (zurkuitua 4,7). Hamarreko bat jeitsi dugu hirugarren galderan, 3,7 batekin.

Batazbesteko nota 4.57 da, ihazko ekitaldiarekin alderatuta 4.52, hobekuntza txiki bat izanik.

 

UDABERRIKO LASTERKETA. 2015-2016 ALDERAKETA

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en