Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Hitzaldia "Krisiaren irteera: nola eta noiz", Jesús Fernández Villaverde-ren eskutik

Kaixo denori,

Guztia korri egitea ez denez, interesgarria iruditu zait zuekin batera lagun baten bitartez iritsi zaidan hitzaldi hau partekatzea.

2012ko irailekoa da, eta Jesus Fernandez Villaverde-k aurkeztu zuen. Dirudienez ekonomiaren inguruan aditua den pertsona, eta EEBB-tako bere katedratik munduaz ikuspegi globala duena.

Bere curriculum-a, laburtuz.

2007. urtetik Pentsilbaniako Unibertsitateko Ekonomia Katedratikoa, eta erakunde hauetako kidea: FEDEA (Fundación de Estudios de Economía Aplicada), National Bureau of Economic Research (NBER), "grupo de los cien", eta zenbait garrantzizko nazional eta internazional argitalpenen editorial kontseilukoa. Bai Zuzenbideko eta baita Ekonomia eta Enpresetako Lizentziatua, ICADE-gandik (E-3, 1996ko promozioa), eta Minnesotako (EEBB) Unibertsitatean Ekonomia Doktorea.