Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

16:30etan ospatu genuen klub-eko entrenamendu solidarioa, non zenbait haur eta zenbait helduek ere parte hartu zuten. Urtero bezala kriston giroa izan genuen eta lagunen kolaborazioa sekulakoa izan zen. 100 kilo inguru elikagai jaso ziren, ONG solidario bati eman zitzaizkionak.

Gainera, korri egiteko arratsalde zoragarri batez gozatu ahal izan genuen, non batzu 4,5 km. burutu zituzten, beste batzu 3 km., gutxi batzu 2 km., eta txikienek 1 km.

Gero guztiok konpainia atseginean askaldu genuen.

Mila esker bai Jaime Caballero eta baita Ander Vilariño-ri ere, Donostiarrak-ekin batera ekintza hau partekatzeagatik.

Eta mila esker, beste behin ere, Peralta-ri, bere sekulako erreportaje grafikorengatik.

 

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en