Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

1.- Donostiarrak Kirol Klubak (CDK) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) "20. Udaberriko Lasterketa" antolatzen dute. Edizio berria 2024ko Martxoak 17, igandean, goizeko 10:00etan ospatuko da.

2.- IBILBIDEA: Lasterketak 10 kilometroko luzera du, eta irteera eta helmuga Ibaetako Campusean izango dira, Manuel de Lardizabal kalean.

3.- IZENEMATEA: Internet bidez soilik egin ahal izango da. Epea urtarrilak 1ean irekiko da eta  martxoak 14 arte edota dortsalak agortu arte izango da posible. Web bidez inskripzioa ontzat eman ahal izateko ordainketa erabat burutu beharko da. Izen ematearen prezioak: 15 € otsailaren 1era arte; 18 € martxoaren 10era arte eta 20 € martxoaren 14ra arte.

Parte hartu ahal izateko gutxienez 16 urte beharko dira. Nolanahi ere, 18 urte bete ez dituztenak, aita, ama edo eta tutorearen baimena dutela adierazi beharko dute.

4.- UNIBERTSITARIOEN IZENEMATEA: Internet bidez egingo da soilik www.rockthesport.com webgunean, "universitarios" aukera markatuz.  Aukera hau erabiltzeko UPV/EHUko Ikaslea, Administrazio eta Zerbitzuetako Langilea (AZP) edo Irakasle edota Ikerlaria (PDI) izan behar da. Unibertsitarioen izen ematearen prezioak: 6 € otsailaren 13ra arte; 14 € otsailaren 14tik martxoaren 10era arte. 200 inskripzio gehienez ere. Kontutan hartu inskripzio hauek unibertsitateko kirol zerbitzuak baieztatuko dituela, eta ez dela dortsalik emango bertako ikasle, langile edota irakasle edo ikerlari izan ezean.

5.- DORTSAL ETA TXIPEN JASOTZEA: Kronometrajea txipen bidez egingo da. Txipa erantsita duten dortsalak hemen jaso ahal izango dira:

- Donostiako Robers kirol dendan: Martxoak 13, 14 eta 15, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta Larunbata 16 ean, 10:00 eta 13:00 artean.

- UPV/EHU-ko Kirol zerbitzuan:  Larunbata 16 ean, 16:00 eta 20:00 artean, edo eta igandea 17an, 8:00 eta 9:00 artean.

- Ezinbestekoa izango da NANa edo izen emate ziurtagiria aurkeztea

6.- DORTSALEN BUELTATZEKO AUKERA: Dakizuenez, Lasterketa CDK Donostiarrak taldeak antolatzen du, UPV-EHUren laguntzaz. Eta korrikalariak garenez, ondo dakigu azken orduko lesioak ere, zoritxarrez, gertatu daitezkela, honek dakartzan hainbat eraginekin: entrenemendu osoa burutu ondoren ezin parte hartu izana, dortsalaren dirua galtzea, eta dortsal hori dortsalik gabe geratu den beste korrikalari batek ezin erabili izana. Hori dela eta, ondorengo bi epe hauetan bertan behera utzi ahal izango da izen ematea:

     * OTSAILAREN 1a ARTE (barne): Izen ematearen kostea baino bi euro gutxiago, gastuen kontzeptupean (13 € dortsal estandarra bada eta 5,5 € unibertsitarioen dortsalen kasuan).

     * OTSAILAREN 2tik MARTXOAREN 5era ARTE (barne): Izen ematearen kostearen %50a (9 € dortsal estandarra bada eta 4,5 € dortsal unibertsitarioen dortsalen kasuan).

Emailez jaso den rockthesport-eko izen ematearen ziurtagiria carrera@donostiarrak.com posta elektronikora bidali behar da, izen ematea bertan behera utzi nahi dela adieraziz. Era honetara korrikalariaren kontu korrontera bueltatuko da dirua. Eta dortsal hau erabilgarri geratuko da beste korrikalari batentzat

Lasterketaren bezperan ez da itzulketarik onartuko.

 7.- PREMIOAK: Sailkapen orokorreko lehen 3 emakumezkoentzat eta lehen 3 gizonezkoentzat garaikurrak egongo dira, baita UPV/EHUko lehen hiru emakumezkoentzat eta lehen hiru gizonezkoentzat ere. Sariak ez dira inolaz ere eskudirutan emango. Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jasoko dute, eta opari zozketan parte hartuko dute.

8.- KORRIKALARIEI ZERBITZUAK: Aldagela eta dutxak Benta Berri polikiroldegian, eta erropa gordetzeko zerbitzua lasterketa garaian (motxila, boltsa, etab.).

9.- APARKALEKUAK: UPV/EHUk dituen zenbait aparkaleku egokituko dira lasterketara hurbilduko diren korrikalari eta zaletuentzat. Berauen ordutegia goizeko 7etatik eguerdiko 15ak arte izango da. Oso garrantzitsua da aparkalekua itxiera ordua baino lehen uztea, bestela bertan geratuko bait dira atera ez diren ibilgailuak. MESEDEZ APARKALEKUAK 2024KO MARTXOAREN 17KO EGUERDIKO 15AK BAINO LEHEN UZTEA ERREGUTZEN DA.

10.- DENBORA MUGA: Lasterketa amaitzeko ordubete eta 15 minutu izango da topea, eta 5 kilometroko pasoan 35 minutukoa. Denbora hau gainditzen duen lasterkaria lasterketatik kanpo geratuko da.

11.- ASEGURUA: Antolakuntzak ardura zibil eta istripu aseguruak kontratatu ditu, hirugarrenei sortutako kalteak eta lasterkariek sufritutako istripuak babesteko.

12.- ARDURA: Antolakuntzak ez du ardurarik izango bere kabuz parte hartzen duten lasterkariek jasan ditzaketen kalteengan. Lasterkariek gisa honetako lasterketen arriskuak onartzen dituzte. Antolakuntzak, bere erruz sortutako kalteen aurrean bakarrik erantzungo du.

Lasterketaren antolaketari egotzi ezin zaizkion ezinbesteko arrazoiengatik proba bertan behera gelditzen bada, dortsalaren zenbatekoa ez da itzuliko, baina aukerak baloratuko dira eragindako kalteak konpensatzeko.

13.- ANTIDOPING: Kirolean garbitasuna mantentzeko helburuarekin, Antolakuntzak IAAF-eko zerrendan dopingarengatik zigortuta agertzen diren kirolarien partehartzea debekatuko du.

Araudi honetan arautzen ez diren gaiei dagokienez, Lasterketarako Gipuzkoako Atletismo Federakuntzako araudiak izango dira aplikagarri.