Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Izen emateak interneten bidez soilik egin ahal izango dira.

Epea 2018ko Urtarrilak 1ean irekiko da, Martxoak 15 arte, edo dortsalak agortu arte. Lasterketa egunean ez da inungo izen ematerik onartuko.  Web bidez burututako izen ematea ez da ontzat emango ordainketa guztiz burutu arte.

Ohiko izen emateak. Izen ematearen kostua 12 eurokoa izango da.

UPV/EHUko Unibertsitarioen izen emateak. 6 euroko kostua izango du. Kontutan hartu izen emate hauek unibertsitateko kirol zerbitzuak baieztatuko dituela, eta ez dela mota hontako dortsalarik emango bertako ikaslea ez bada. Bai Unibertsitateko bulego langileek (PAS) baita Irakasle eta Ikertzaileek (PDI) ere izango dute dortsal mota hau jasotzearen aukera.

 

IZEN EMATEAK

 

KIROLPROBAK plataformaren bitartez bertan agertzen diren bi eratako batetan.

 

ROBERS PROMOZIOA: izen ematea dohainik, running material erosterakoan. Robers kiroldendetan (Donostian edo Azpeitian) internet bidezko izenematearen ziurtagiria eskatuko dizuete promozio honetaz baliatu ahal izateko.

 

DORTSALEN JASOTZEA.

1/ UPV/EHU-ko Kirol Zerbitzuan: Larunbata 17a, 16:00etatik 20:00etara, eta igandea 18a, 8:00etatik 9:00etara.
2/ Donostiako ROBERS dendan, Larramendi 10 kalea: asteazkena 14etik ostirala 16ra, ordutegi komertzialean.
3/ Azpeitiko ARADI dendan, Olatz 7 enparantza: asteazkena 14etik osteguna 15ra, ordutegi komertzialean.
 
Ezinbestekoa izango da NAN-a edo inskripzio ziurtagiria aurkeztea.

 

ITZULKETAK.

Jakingo duzun bezala, lasterketa hau CDK Donostiarrak taldeak antolatzen du, UPV-EHUren laguntzaren bitartez. Eta korrikalariak izanik gu ere, badakigu azken orduko lesioak azal daitezkeela, honek dakartzan hainbat ondorioekin: prestakuntza osoa burutu ondoren lasterketan ezin parte hartzea, dortsalaren dirua galtzea, eta erabili ez den dortsal hori dortsalik gabe garatu den beste lasterkari batek ezin erabili ahal izatea. Hori dela eta bi epe hauetara deuseztatu ahal izango da izen ematea:

 

     * MARTXOAREN 4a BITARTE (barne): Izen ematearen kostea eta euro bat gutxiago gastuen kontzeptupean (11 € dortsal estandarra bada eta 5 € dortsal unibertsitarioaren kasuan).

 

     * MARTXOAREN 5etik 15ra BITARTE (barne): Izen ematearen kostearen %50a (6 € dortsal estandarra bada eta 3 € dortsal unibertsitarioaren kasuan).

 

Emailez jaso den Kirolprobak-eko izen ematearen ziurtagiria info@kirolprobak.com posta elektronikora bidali behar da, deuseztatu nahi dela adieraziz. Era honetara lasterkariaren kontu korrontera bueltatuko da dirua. Izendatu gabe geratu den dortsal hau erabilgarri geratuko da beste lasterkari batentzat.

 

- Larunbatean, Martxoak 17a, 16:00etatik 18:00etara, EHU-ko Kirol Zerbitzuetan: Egun honetan ere dortsala bueltatzeko aukera egongo da, diruaren %50a berreskuratuz.

 

 

 

AZKEN ORDUKO DORTSALAK.

Dorsalak bueltan jasoko balira edo dortsalak saltzeke baleude, larunbatean salgai jarriko dira arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara EHUko kirol zerbitzuetan. 

Bertan egiten diren izenemateak eskuordainetan ordainduko dira eta erreztasunak emateko zenbateko zehatza eramatea eskertuko da.

 

Behin-behineko datuak:

 

Udaberriko lasterketaren eragile garrantzitsuetakoak dira enpresa eta erakundeak, heuren dirulaguntza eta babesari esker aurrera jotzen bait dugu

 

Mila esker guztiei.

 

BABESLEAK

logo_ndg.3p.jpg

 

 

 

 

KOLABORATZAILEAK

 
 

  

  
 

DYA

 

   

 

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en