Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Nabari da, bai, oporretatik bueltan "peña" pilak martxan jarri dituela. Era guztietako emaitzak ditugu astebukaera honetan.

Eva Esnaola txapelduna Frantziaraino joan zen, lasterketa gogor bat burutzeko, irailaren 27an izango duen Spartatlon-eko prestakuntzaren barne. Generalean bigarren postua lortu zuen, 128,534 km. buru zituen irabazlearengandik 1,5 km.tara besterik ez. Gainera Espainiako errekor berri bat lortu zuen, distantzia horretan hordurarte Cristina González-ek zuena apurtuz: 114,293 km. Eta hau gutxi bada, munduko errekorratik 4 km.tara besterik ez zen geratu bere W50 kategorian.

Markak apurtzen ari den beste kidea Jose Carlos Delgado da. Beste Maratoi bat burutu zuen, oraingo honetan Logroñon, 2:52:42 denbora eginaz. Urte honetan jada baditu baten batzu...eta ez du ematen azkena izango denik hau.

Iciar eta Patxik Logroño-ko Maratoi Erdia burutu zuten, eta Tánit-ek aldiz Zestoako mendi lasterketan hartu zuen parte. Zera kontatu zigun Tánit-ek, eskuratutako saria arkume erdi bat eta gazta bat izan zirela. Betiko kopa baino askoz ere hobeagoa, ezta?

ZORIONAK DENORI!

Postua Denbora Izena Erritmoa  

Villenave D'ornon-eko 12 ordu

2 general 1 Emak. 12h Eva Esnaola 5:40 m/km 126,926km
         

Logroño-ko Maratoia

8 2:52:42 Jose Carlos Delgado 4:06 m/km  

Logroño-ko Maratoi Erdia

113 - 3ºcat. 1:32:52 Patxi Guijarro 4:24 m/km  
289 - 2ªcat. 1:40:56 Iciar Mugica 4:47 m/km  

Carrera de montaña de Zestoa 7,8km

2 Fem. 37:08 Tánit Pérez de Lezeta 4:45 m/km  

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en