Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Asteartean JC eta Asteazkenean Marian bagenituen mintzagai... Gure Evak (Nahiz eta oraingoan Hernani-ko koloreekin mozorrotuta joan) garaipenak lortzen jarraitzen du.

Helburu handia zuen, Espainiako V55F (3h06m24s) maratoi errekorra apurtu nahi zuen. Horretarako erbi partikularra izan zuen, Sergio Uzkudun, zein bere erronka honetan laguntzeko eskaini zuen bere burua. Ongi eta asko entrenatu du, ohiko den bezala, baina ez zen posible izan. Errekorretik 51 segundutara geratu zen eta 2 "Pit Stop"-ek izan zuten errua. Dena den, ZORIONAK EVA, erronkei aurre egiten diezun gogoengatik, jartzen duzun indarragatik eta zurekin urratsak partekatzen ditugunoi ilusioa piztegatik.

Baina ez zen esku hutsik joan. Sari moduan V55F kategoriako maratoiko garaipena lortu zuen eta Gipuzkoako maratoi txapelketako bigarren postua ere.

3:07:15 EVA ESNAOLA

 

Zer gehiago esan daiteke?

 

 

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en