Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Notizia ugari argitaratu badituzte ere, hauxe iruditu zait hunkigarriena.

Artikuluaren hasera jartzen dizuet. Sar zaitezte beheko loturan artikulu guztia irakurtzeko.

 

Esparta bere oinetan.

ULTRAFONDOA. EVA ESNAOLA ATLETA HERNANIARRA HIRUGARRENA IZAN ZEN LEHENGO ASTEBUKAERAN OSPATU ZEN SPARTATHLON-EAN, 246 KILOMETROTAKO PROBA GREKOA, 30 ORDU ETA 52 MINUTUTAN BURUTU ZUENA.
HERNANI - Iazko udarako zenbait igande, Eva Esnaolaren etxean, Hernanin, iratzargailuak goizeko ordubiak aldera jo zuen. Orduerdi beranduago jada herritik barrena entrenatzen ikus zitekeen 54 urteko atleta hau, Ergobia eta Astigarragatik barrena 5 kilometrotako zirkuitu bati birak emanez. 4 bira eman ondoren portalean geldialdia, non eguneko lehen hornidura gunea utzia zuen berriz ere martxan jarri aurretik. Eta hortik Donostiraino korrika. Bere ahizpa Idoiak, bizikletan, Haizearen Orrazian itxaroten zuen, bigarren jatekoarekin, goizeko seiak aldera. Eta amaitzeko, zortzietatik aurrera, Donostiarrak-eko lagun-taldearekin partekatzen zuen Evak entrenamenduaren azken zatia. Guztira zazpi ordu.

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en