Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Aurtengo Udaberriko Lasterketako 1 Zenbakia Xabier Euzkitze izango da. Azpeitiar ezagun hau ainbat alorretan nabarmendu den arren Bertsolari fina izan da. Badira makina bat urte bere lana EITBn jorratzen duela, era askotako programetan, hala nola berrietan, denbora pasa programetan eta batez ere Pilota partidu emanaldietan. Era berean ezaguna da bere kirolarekiko zaletasuna, eta nola hartu duen parte zenbait lasterketa herrikoietan eta maratoien batetan.

 

Biografía: Xabier Perez Mendizabal, Xabier Euzkitze bezala ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1966ko ekainaren 9a - ) bertsolari-ohi eta kazetari euskalduna.

Nahiz eta jaiotzez azpeitiarra izan, txikitatik Zarautzen bizi izan da. Gazterik hasi zen bertsotan nabarmentzen. Eskolarteko II. Txapelketa irabazi zuen lehenik, eta gazte mailako beste hainbat sari ondoren. Bertsolari Txapelketa Nagusian, 3. postuan geratu zen 1989an eta txapeldun-orde 1993an. Hasi ez ezik, erretiratu ere gazterik egin zen. 1998ko abenduan, 32 urte besterik ez zuela, egin zuen azken saioa Soraluzen. Geroago kazetari moduan hasi zen lanbidez. Lehen urratsak irratian eman eta gero, Euskal Telebistan hasi zen, hainbat saio aurkeztu dituelarik: Hi Heu, Gaur Egun 2 albistegia, Sorginen Laratza eta, geroago, Kalaka elkarrizketa eta eztabaida saioa. 2010eko irailean Anitzele eztabaida saioa aurkezteari ekin zion. Halaber, 1988. urtetik ETB 1en pilota emankizunen arduraduna da.

Bestalde, hainbat GKEtan lagundu izan du eta gaur egun, Saharautz erakundeko bozeramalea da.

 

Lehen plaza: 1982, Arrasate, Eskolarteko txapelketan. Gai-jartzen, Mikel Mendizabal; eta kantu lagun, Sarasua anaia, Felix Iñurrategi, Anatx..

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en