Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

III. INTXIXU TRAIL Oiartzungo Mendi Lasterketan parte hartzeko aukera duzue Ekainaren 12ean.

Izen ematea 2016ko martxoaren 14an ireki da:

Intxixu Trail MOTZA: 13 €ko kostua izango du federatuentzat eta 16 €koa ez federatuentzat (dortsala jasotzerakoan federatu txartela eskatuko da eta aurkeztu ezean, diferentzia ordaindu beharko da). Ekainaren 9ra arte eman ahal izango da izena, non eta lehenago ez den 200 parte hartzaileko muga betetzen.

Intxixu Trail LUZEA: 22 €ko kostua izango du federatuentzat eta 25 €koa ez federatuentzat (dortsala jasotzerakoan federatu txartela eskatuko da eta aurkeztu ezean, diferentzia ordaindu beharko da). Ekainaren 9ra arte eman ahal izango da izena, non eta lehenago ez den 150 parte hartzaileko muga betetzen.

Izen emateen muga bete ezean, lasterketa egunean bertan ere izena eman ahal izango da, kasu honetan 19 €ren truke ibilbide MOTZean eta 28 €ren truke ibilbide LUZEAn.

Ondorengo loturatik egin dezakezue izen ematea:

http://herrikrosa.eus/RealizarInscripcione.asp