Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Udaberriko XIII lasterketa arrakastatsua izan da, eta horrexegatik eskerrak eman nahi dizkiegu partehartzaile guztiei, eguraldi kilikolo batekin 10 kilometroak osatu bait dituzte. Hilabete luzeetako prestakuntza, xehetasunak mimatuz , gauzak ongi egiteko ilusioa eta gogoek, gogo pilo batek,  egin dute posible gure lasterketaz gozatu izana.

Ziurrenik badugu non hobetu , eta horretan dihardugu gaurdanik, eta datorren urtean berriz itzuliko gara Udaberriko XIV Lasterketarekin.

Lasterketari dagokionez, garailea Asier Cuevas (31:40) izan da, Sergio Román (31:56) bigarren urtez jarraian bigarren izan delarik. Hirugarren Xabat Manzisidor (32:11) izan da. Gure taldekide den Iñaki Gerica (34:06)-ren 14. postua aipatu nahiko genuke. ZORIONAK.

Maitane Guerrero (37:20) emakumezkoen artean gailendu da segundu batez Nere Arregiri (37:20), nahiz eta biek denbora berdina egin duten. Lasterketa handi batek merezi duen amaiera. Hirugarren, bere prestakuntzan aurrera doan Claudia Behobide (38:19) izan da. ZORIONAK.

Laburbilduz: 1674 izen emandako korrikalarietatik 1469k amaitu dute, 2013ko bukatuen (1470) errekorretik oso gertu.

Emakumezkoak ere errekor berri bat markatu dute, 435 korrikalari izan ditugu iaz 327 izan ziren bitartean, honek %29,6 suposatzen du.
Azpimarratzekoa da azken urteetan emakumeen partaidetzak eduki duen eboluzioa

2012 2013 2014 2015
20% 25% 26% 30%

ZORIONAK zuei ere.

 

Berriaren azpian Luis Peralta handiaren argazki albuma duzue. Mila esker zure lanagatik Luis.

Mila esker Gabriel Beldarrain (40:59) zure Blog-agatik eta bertan eskaintzen dizkiguzun loreengatik. Zorionak zure laterketagatik.

 

SAILKAPENAK

IKUSI SAILKAPEN OSOAK

 

PODIUMA

Postua

Denbora

Izena

Erritmoa

GIZONEZKOAK

1

31:40

Asier Cuevas

3:10

2

31:56

Sergio Román

3:12

3

32:11

Xabat Manzisidor

3:13

EMAKUMEZKOAK

1

37:20

Maitane Guerrero

3:44

2

37:20

Nere Arregui

3:44

3

38:19

Claudia Behobide

3:50

GIZONEZKOA UNIBERTSITARIAK
1 33:22 Eneko Garin 3:20
2 36:06 Thomas Gambino 3:37
3 36:35 Urko Fernandez 3:40
EMAKUMEZKO UNIBERTSITARIAK
1 42:58 Marisol Martínez  4:18
2 44:36 Olaia Jauregi 4:27
3 44:37 Olatz Arrizabalaga 4:26

 

HELMUGAKO BIDEOAK

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en