Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Igande honetan ospatu da Udaberriko Lasterketako XIV. edizioa, DONOSTIARRAK CDK klubak eta EHU-k antolatuta.

Dena zoragarri atera zen eguna, atletak goizeko 10etan abiatu ziren, eguraldi fresko estimulatzaile bat lagun zutelarik. Ustekaberik gabe, iaztik homologatutako 10 km.ko zirkuitu hobeezin batetan.

Irteera eman zuen pistola-tirotik Unai Arroyo eta Sergio Roman-ek hartu zuten aurre– 31 minututatik jeisteko intentzioekin irten zirelarik -, eta duelu politt bat izan zuten, Alde Zaharreko zonararte, Arroyo zertxobait aurreratu zelarik bertan. Helmugan tolosarrak 31:17 markatu zuen, Sergio Roman hernaniarrari 3 sesgundu besterik ez zizkiolarik atera. Hirugarren postua Ibon Esparza ultrafondistarentzat izan zen, 32:11. Gizonezkoetan Donostiarrak-eko Iñaki Gerica atletaren merezimenduzko 4. postua azpimarratu behar da, 32:16 denborarekin; eta Asier Cuevas beteranoaren 33:26.

Emakumezkoetan Maitane Guerrero hernaniarrak menderatu zuen lasterketa – iazko garailea baita -, bere 36:18 denborarekin ia 2 minutu atera zizkiolarik Izaro Rubio-ri (38:17). Podiuma Lourdes Colomo-k bete zuen, 39:07 denborarekin. Azpimarratu behar da baita Hoki Guerrero-ren laugarren postua, irabazlearen ahizpa.

Bai Unai Arroyo eta baita Maitane Guerrero-k ere, errepideko 10 km.tako lehen Gipuzkoako txapeldunak izatearen ohorea partekatzen dute, Udaberriko Lasterketarekin batera, lehen aldiz ospatzen zelarik gure probintzian.

1.634 izen eman zutenetik 1.453 lasterkari iritsi ziren helmugara, probaz gozatuz, hornidura puntu ugariez eta helmugaren inguruan bizitu zen giro polittaz.

Sari banaketan Serafín Zubiri artistak hartu zuen parte – aldez aurretik 10 km burutu zituelarik bere laguntzailearekin batera -, gure artean astebukaera bat pasatzeaz pozik azaldu zena.

Salvamento Marítimo Humanitario –ko kideek prestatutako stand-a baita oso alaia izan zen, eta Udaberriko Lasterketak lagundu nahi izan dien txekea jasotzera igo ziren unea izan zen batez ere hunkigarria, baita bertan zeudenek azaldu zieten omenaldi eta maitasuna ere.

Jarraian aukeratutako zenbait argazki dituzue, eta baita Luis Peralta-ren album-era lotura ere. Beti bezala kalitate altuan deskargatu ditzakezuelarik. Mila esker Luis.

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en