Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Bere izenari ohorea eginaz udaberriko goiz eder batek hartu zuen atzo ostirala gure XV Udaberriko Lasterketako aurkezpena EHU-ko errektoreordetzan. Jardunaldiak kanpuseko errektoreordea den Agustin Erkizia eta Donostiarrak Kirol Klubeko lehendakaria Jose Luis Almandoz izan zuen buru.

Josean Soroa lasterketako zuzendariak probari buruzko zenbait aspektu tekniko komentatu zituen; homologatuta dagoen zirkuituaren mantenua azpimarratuz, izen emateen martxa ona eta parte bai gizonezko eta baita emakumezko parte hartzaile nagusienari emango zaion sariaren kontsolidazioa, beti zozketatzen diren opari garrantzitsuez gain.

Probak 10 km.ko Gipuzkoako Txapelketa izaten jarraitzen du, hori dela eta Amaia Andres Federaziko lehendakariak –ekitaldian zegoena- Donostiarrak Klubari eskertu nahi izan zion lasterketa hau antolatzeagatik. “Guretzat pribilegio bat da Gipuzkoa Txapelketa hau onartzeagatik. Izen emateei dagokienean 6 emakumezko eta 25 gizonezko daude”.

Jose Luis Almandoz-ek Juan Mari eta Peio Garin-en ibilbide paraleloa azaldu zuen, aurtengo gizonezko 1 dortsala izango direnak. Krossak, Behobiak eta zenbait txapelketetako beraien istoria nabarmena baloratzeaz gain, Koteliren hitzaldia bi anaiekin anekdota ezberdinen truke dibertigarri batetan bilakatu zen. Juan Marik 19an lasterketako irteeran izango dela konfirmatu zigun.

Ondoren errektoreordeak eman zion emakumezkoaren 1 dortsala mendiko lasterkaria den Uxue Fraile-ri. Exigentzia haundiko proba internazionaletan atleta honek lortutako emaitza handiak baloratu zituen Agustin Erkiziak. Era berean EHU-ko ikasle ordea izan zela gogoratu zuen, eta errekuperazio azkar bat desiratu zion, duela gutxi interbentzio kirurgiko bat izan zuelako.

Aurtengo 0 Dortsala Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkarteari eman zaio. Hirurogei urtez baino gehiago elkartea burutzen ari den lana onartu nahi izan du lasterketako antolakuntzak. Profesional, boluntario eta bazkidez dago osatuta elkartea eta gaitz hau jota daudenen behar anitzei erantzuteaz dedikatzen da. Aurten, maiatzaren 14ean Erakunde honek antolatuta Minbiziaren aurkako Lasterketa/Martxaren hirugarren edizioa ospatuko dela Donostin gogoratu zen. Elkartearen izenean Gipuzkoako koordinatzailea den Noelia Perez-ek jaso zuen dortsala.

Errektoreordetzaren eskutik bertaratu zen guztiari eskerra emanez amaitu zen aurkezpenaren ekitaldia.

Ekitaldiak iraun zuen momentu osoan, amaitu zen arte, gure kide Luis Peralta izan genuen beste behin ere arduraduna jaurdunaldiaren argazki erreportaje zabalaz. Errektoreordetzako lorategietan ateratzen den “argazki familiar” klasikoak jarri zion ginda ekitaldiari.

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en