Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Historia pittin bat

 

 

Donostiarrak Taldea  1979. urtean sortu zen, garai hartan maratoiakizan zuen arrakastak bultzatuta. Urte hartan, estreinakoz, Donostiarrak Taldekokorrikalariek maratoian parte hatu zuten.

Taldearen bultzatzailea Javier Dendariarena, El Peli eta El Denda ezizenez ezagutua, izan zen; laguntzaile izan zituenManolo Olondris,  Shanti Valverde etaAntxon Garcia.  Talde horretako kide zenera berean, egun oraindik korrika ikusi ahal dugun Rafa Errasti.

Taldearen egoitza Dendariarena arropa dendankokatu zen, El Dendak DonostiakoBulebarrean zuen dendan; taldearen gorabeherak ezagutzeko ezinbestekoa zenbertatik osteratxo bat egitea.

Taldeak bi entrenamendu gune zituen, negukoaeta udakoa. Lehena, azarotik maiatza bitartean, Nauticotik Infernuraino (joanetorria) eta bigarrena, ekainetik urrira, Karmelotik abiatu eta maratoikoitzulia eginez

Neguan, korrika egin ostean, Juantxo tabernakohitzordua derrigorrezkoa zen; bertako salda eta garagardoa gaseosarekinezinbestekoak ziren indarrak berreskuratzeko. Udan, entrenamendu osteko gosariaBasotxo tabernan egiten zen.

Hileko lehen ostegunetan, lan afaria egiten zen Artesana elkartean. Ordurako taldea 30lagunek  osatzen zuten, eta ManoloCastillo aritzen zen entrenatzailelanetan. Taldearen filosofia, egun erabateko gainbeheran, hizketan eginbitartean korrika aritzea zen; maratoiak korrika egiten  zahartzea zen helburua. Taldeko izarrak, 3ordu baino gutxiago maratoian, Txomin Arizmendi  eta Mariano "Pitxu" Ciriquiain ziren.3 ordu eta 15 m.baino gutxiagorekin Txitxo Gimeno, Antonino eta Rafa Errasti.

80 . hamarkada hasieran taldera batu ziren JavierCastelruiz, Imanol  eta
Fernando Antúnez.  Zertxobaitberanduago  Iñaki Alkorta  eta Mikel Arzak; eta ondoren  MarcialOlaskoaga, Celes Olaizola  eta AlbertoRuiz Aramendi. Donostiarrak Taldera batu ziren lehen emakumeak  Esther Azpeitia eta Maketxus Bikandi  izan ziren.

Denborarekin maratoiak bere izaera herrikoiagaldu zuen, eta horrekin batera lehen urteetako xarma. Entrenamenduakserioagoak bilakatu ziren, markak hobetu egin ziren eta kronometroak orduraarte izan ez zuen protagonismoa hartu zuen. Korrikalari berriek rockero zahar gehienak ordezkatu zituzten, etagutxinaka-gutxinaka  jende berria etorrizen, egun Donostiarrak taldea dena osatu arte.

2002 urtean ofizialki sortzen da "Donostiarrak Atletismo taldea", lehen zuzendaritzaren lanari esker eta 30 partaideko kide sutsu talde bultzadari esker.

2011 urtean Klubak izena aldatzen du "Club Deportivo DONOSTIARRAK Kirol-Kluba" (DONOSTIARRAK CDK) izatera pasatuaz, araudi berriari moldatzeko eta Triathloia bezalako klubeko zenbait atal berriri babesa emateko.

Kamisetak

Hasera batetik ikusi genuen nortasuna emango zigun janzkera berezia behar genuela era berean lasterketatan gure kideak erraz ezagutarazteko aukera emango zuena.

Diseiñua aldatuz joan da, baina orokorrean ezagun diren hiriaren kolore diren txuri urdinak mantendu ditugu gure taldearen ezaugarri diren marra horizontalekin batera.

Klubeko kamiseten historikoa ikusi

 

 

Las Directivas

La Directiva del Club se compone de 9 miembros y cambia cada 4 años.

Esta es la relación de socios que desde las sucesivas Directivas y con su trabajo desinteresado, han hecho posible que nuestro Club sea hoy lo que es.

 

.ª Zuzendaritza, 2010. Gauregungoa.

Lehendakaria: Josean Soroa
Idazkaria: Miguel Delgado
Diruzaina: Javier Egaña
Lehendakariordea: José Manuel Vicente
Kideak:

Tito Gala
Félix de Miguel
Agustín Molina
Javier Sarriegi
Amaia Zuloaga

 

2. Zuzendaritza, 2006

Lehendakaria: Juanjo Bueno
Idazkaria: Marian García
Diruzaina: José Luis Zubiaurre
Lehendakariordea: José Manuel Vicente
Kideak:

Roberto Aldaz
José Luis Almandoz
Mariaje Araistegi
Iñaki Badiola
Belén Eskisabel

 

1. Zuzendaritza, 2002

Lehendakaria: Rafael Errasti
Idazkaria: Miguel Dominguez
Diruzaina: Javier Castelruiz
Lehendakariordea: Luis Peralta
Kideak:

Fernando Antúnez
Iñaki Badiola
Carlos Benito  
José Juan Ijurko
Inmaculada Zuzuarregui  

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en