Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Bere 69.go urteurrenaren atarian, Carlos Perezek burdinazko osasuna izaten jarraitzen duela erakutsi digu berriro ere.

Joan den maiatzean El Cid-en Bidea egitera ausartu zen, zehazkiago esanda Vivar del Cid-etik Valentziaraino. 12 egunetako abentura bat izan zen, 1.200 kilometro ingurukoa eta 12.000 metrotako igoerekin (Jaizkibel 25 aldiz igotzea bezala). Alajaina… eta gainera meteorologia oso onarekin.

Carlosek esan digunez esperientzia ahaztezina eta paregabea izan da zentzu guztietan: herri historikoak, monumentalak, parke naturalak, gastronomia eta, bereziki, bertako jendea: atsegina, adeitsua, prestua eta oso oso abegitsua.

Carlosen eskutik abentura honen wikiloc-aren lotura pasatzen dizuegu, ziur bait gara batek baino gehiagok, lehenago edo beranduago, ibilbide hau egitera animatuko dela.

Wikiloc lotura:

https://es.wikiloc.com/rutas-vehiculo-electrico/camino-del-cid-completo-...

Carlos, gainera, Valentziara garaiz iritsi zen “Bizikleta eta hiria” biltzarrean airearen kalitatearen komunikatu bat aurkeztu ahal izateko, baita denbora errealean PM2.5. partikula finen neurgailu eramangarriaren lantegi batetan parte hartzeko ere.

Bide honetatik jarraitu Carlos!!!