1.- Donostiarrak Kirol Klubak (CDK) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) "19. Udaberriko Lasterketa" antolatzen dute, 2023ko Martxoak 12, igandea, goizeko 10:00etan izango delarik.
2.- IBILBIDEA: Lasterketak 10 km.ko luzera du, homologatuta dago, eta irteera eta helmuga Ibaetako Kampusean ditu, Manuel de Lardizabal kalean.
3.- IZEN EMATEAK: Internet bidez bakarrik egingo dira www.rockthesport.com webgunearen bidez, Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa duten atleta federatuak izan ezik. Hauek, ALDEZ AURRETIK gaf@kirolak.net helbidera idatzi beharko dute izena emateko doako kode bat eskatzeko. Ondoren, www.rockthesport.com webgunearen bidez eman ahal izango dute izena, doan, eta Gipuzkoako Txapelketan parte hartu ahal izateko araudi honen amaieran zerrendatzen diren jarraibideei jarraitu. Doakotasunerako eskubidea duen atletaren batek jarraibide hauek betetzen ez baditu eta izen-ematea ordaintzen badu, ez zaio dirua itzuliko.
Epea urtarrilak 1ean irekiko da, martxoak 9 arte, edo dortsalak agortu arte. Edonola ere, lasterketa egunean ez da inskripziorik emango. Web bidez inskripzioa ez da ontzat emango ordainketa guztiz burutu arte.
Izen ematearen prezioak:
- Otsailaren 1etik martxoaren 5era: 16 €.
- Martxoaren 6tik martxoaren 9ra: 18 €
Parte harzeko adin minimoa 16 urte beteak izan beharrekoa da. Nolanahi ere, 18 urtez beherakoek, aita, ama edo eta tutorearen baimena azaldu beharko dute.
4.- UNIBERTSITARIEN IZENEMATEA: Internetez egingo dute www.rockthesport.com bitartez soilik , "universitarios" aukeratuz. 6 euro kostua izango du eta 14 eurokoa otsailaren 14tik martxoaren 10era arte. 200 inskripzio gehienez ere. Kontutan hartu inskripzio hauek unibertsitateko kirol zerbitzuak baieztatuko dituela, eta ez dela dortsalik emango bertako ikasle izan ezean. Aukera hau har dezakete baita ere Unibertsitateko bulego langileek (AZP) bai eta Irakasle eta Ikertzaileek (PDI) ere.
5.- DORTSAL ETA TXIPEN JASOTZEA: Kronometraia txipen bidez egingo da. Txipa ezarria duen dortsala hemen jaso ahal izango dira:
- Donostiako Robers kirol dendan: Martxoak 8, 9 eta 10, 10:00etatik 13:00tara eta 16:00tatik 20:00tara.
- UPV/EHU-ko Kirol zerbitzuan: Larunbata 11ean, 16:00 eta 20:00 artean, edo eta igandea 12an, 8:00 eta 9:00 artean.
- Ezinbestekoa izango da DNIa edo inskripzio zihurtagiria aurkeztea
6.- DORTSALEN ITZULERA: Jakingo duzun bezala, lasterketa hau CDK Donostiarrak taldeak antolatzen du, UPV-EHU ren laguntzaz. Eta garen bezela korrikalariak izanik, badakigu azken orduko lesioak azaldu daitezkela, eta honek dakartzan hainbat ondorio: Ezin parte hartu entrenemendu osoa burutu ondoren, dortsalaren dirua galdu, eta gure dortsal hori dortsalik gabe garatu den beste lasterkari batek ezin erabiltzea. Hori dela eta bi epe hauetara deuseztatu ahal izango da izen ematea:
* OTSAILAREN 1a BITARTE (barne): Izen ematearen kostea eta bi euro gutxiago gastuen kontzeptupean (12€ dortsal estandarra bada eta 5 € dortsal unibertsitarioaren kasuan).
* OTSAILAREN 2etik MARTXOAREN 5era BITARTE (barne): Izen ematearen kostearen %50a (8€ dortsal estandarra bada eta 4€ dortsal unibertsitarioaren kasuan).
Emailez jaso den rockthesport-eko izen ematearen ziurtagiria carrera@donostiarrak.com posta elektronikora bidali behar da, deuseztatu nahi dela adieraziz. Era honetara lasterkariaren kontu korrontera bueltatuko da dirua. Izendatu gabe geratu den dortsal hau erabilgarri geratuko da beste lasterkari batentzat. Lasterketaren bezperan ez da itzulketarik onartuko.
7.- PREMIOAK: Sailkapen orokorreko lehen 3 emakumeentzat eta lehen 3 gizonentzat garaikurrak egongo dira, baita UPV/EHUko lehen hiru emakumeentzat eta lehen hiru gizonentzat ere. Inolaz ere ez dira sariak eskudirutan emango. Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jasoko dute, eta opari zozketa batean parte hartuko dute.
8.- KORRIKALARIEI ZERBITZUAK: Aldagela eta dutxak Benta Berri polikiroldegian, eta guardarropa zerbitzua lasterketa garaian (motxila, boltsa, etab.).
9.- APARKALEKUAK: EHUk dituen zenbait aparkaleku egokituko dira lasterketara hurbilduko diren korrikalari eta zaletuentzat. Berauen ordutegia goizeko 7etatik eguerdiko 15ak arte izango da. Oso garrantzitsua da aparkalekua itxiera ordua baino lehen uztea, bestela beratn geratuko bait dira atera ez diren ibilgailuak. MESEDEZ APARKALEKUAK 2023KO MARTXOAREN 12KO EGUERDIKO 15AK BAINO LEHEN UZTEA ERREGUTZEN DA.
10.- DENBORA MUGA: Lasterketa amaitzeko 1h 15min izango da topea, eta 5 km.ko pasoan 35 min.koa. Denbora hau gainditzen duen lasterkaria lasterketatik kanpo geratuko da.
11.- ASEGURUA: Antolakuntzak ardura zibil eta istripu aseguruak kontratatu ditu, hirugarrenei sortutako kalteak eta lasterkariek sufritutako istripuak babesteko.
12.- ARDURA: Antolakuntzak ez du ardurarik izango bere kabuz parte hartzen duten lasterkariek jasan ditzaketen kalteengan. Lasterkariek gisa honetako lasterketen arriskuak onartzen dituzte. Antolakuntzak, bere erruz sortutako kalteen aurrean bakarrik erantzungo du.
Lasterketaren antolaketari egotzi ezin zaizkion ezinbesteko arrazoiengatik proba bertan behera gelditzen bada, dortsalaren zenbatekoa ez da itzuliko, baina aukerak baloratuko dira eragindako kalteak konpensatzeko.
13.- ANTIDOPING: Kirolaren garbitasuna mantentzeko helburuarekin, Antolakuntzak IAAF-eko zerrendan Doping-arekin zigortuta agertzen diren kirolarien partehartzea debekatuko du.
Araudi honetan jasotzen ez direnak, lasterketa Gipuzkoako Atletismo Federakuntzako araudiak zuzenduko du.
***10 KM-tako GIPUZKOAKO TXAPELKETA***
- Otsailaren 1etik martxoaren 5era: 16 €.
- Martxoaren 6tik martxoaren 9ra: 18 €