Izen emateak interneten bidez soilik egin ahal izango dira.
Epea 2023ko urtarrilak 1an irekiko da, martxoak 9 arte, edo dortsalak agortu arte. Lasterketa egunean ez da inungo izen ematerik onartuko. Web bidez burututako izen ematea ez da ontzat emango ordainketa guztiz burutu arte.
Ohiko izen emateak. Izen ematearen kostua 14 eurokoa izango da otsailaren 1ra arte, 23:59an, 16 eurokoa izango da otsailaren 2tik martxoaren 5era eta 18 eurokoa martxoaren 6tik martxoaren 9era 23:59etan.
IZEN EMATEAK
Plataformaren bitartez bertan agertzen diren bi eratako batetan.
ROBERS PROMOZIOA: izen ematea dohainik, running material erosterakoan. Robers kiroldendetan (Donostian edo Azpeitian) internet bidezko izenematearen ziurtagiria eskatuko dizuete promozio honetaz baliatu ahal izateko.
ROCKTHESPORT orrialdetik egin ahal izango dira izen emateak
DORTSALEN JASOTZEA.
ITZULKETAK.
Jakingo duzun bezala, lasterketa hau CDK Donostiarrak taldeak antolatzen du, UPV-EHUren laguntzaren bitartez. Eta korrikalariak izanik gu ere, badakigu azken orduko lesioak azal daitezkeela, honek dakartzan hainbat ondorioekin: prestakuntza osoa burutu ondoren lasterketan ezin parte hartzea, dortsalaren dirua galtzea, eta erabili ez den dortsal hori dortsalik gabe garatu den beste lasterkari batek ezin erabili ahal izatea. Hori dela eta bi epe hauetan deuseztatu ahal izango da izen ematea:
* OTSAILAREN 1a BITARTE (barne): Gastu kontzeptuan dortsalak balio duena baino bi euro gutxiago (12€ dortsal estandarra bada eta 5€ dortsal unibertsitarioaren kasuan).
* OTSAILAREN 2tik MARTXOAREN 5era BITARTE (barne): Dortsalak kostatzen duenaren ehuneko berrogeita hamar (8€ dortsal estandarra bada eta 4€ dortsal unibertsitarioaren kasuan).
Bi kasuetan carrera@donostiarrak.com -era bidali behar da emaila, bajaren eskariarekin, eta dagokizun itzulketa egingo zaizu.
Lasterketaren bezperan ez da itzulketarik onartuko.