Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

http://www.ademgi.org/

 

ZER DA ESKLEROSI ANIZKOITZA?

Esklerosi Anizkoitza nerbio sistema zentralaren gaixotasun bat da. Garuna nahiz bizkarmuina puztu edo handitu egiten dira eta ondorioz mielina (nerbioak babesten dituen koipea) desagertzen joaten da. Honek guztiak, nerbio sisteman zehar orban ak sortzen ditu, azkenik nerbioaren galera eraginaz.

Orokorrean, Esklerosi Anizkoitza denboran zehar errepikatzen diren agerraldien bidez adierazten da eta honek garuna nahiz gorputzean ondorioak eragin ditzake.

- Esklerosi Anizkoitza gazte helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarriena da, eta trafiko istripuen atzetik bigarren ezintasuna kausa da.
- Gaixotasun kronikoa bat da eta sortarazten dituen ondorioek jasaten dutenen bizi-kalitatea baldintzatu dezakete. Horregatik gizartean duen eragina nabarmena da.

EZ da kutsakorra
EZ da hereditarioa
EZ da hilkorra

Orokorrean, gaixotasuna eremu hotz eta epeletan nabarmentzen da eta eremu tropikoetan berriz ezhoikoa izaten da.  Esklerosi Anizkoitza batezere jende gazteari eragiten dion eta ezgaitasuna sortzen duen gaixotasun kroniko bat denez, famili, gizarte eta ekonomia – lan esparruan duen eragina nabarmena da.

Esklerosi Anizkoitzaren síntoma sarrienak honako hauek dira:

- Sentimen, oreka eta mintzairan arazoak.
- Gorputzaren ahulezia eta kasu larrietan paralisia.
- Ikusmen eta gernu sisteman alterazioak, zorabioa eta nekea.

Beste gaixotasun batzuekin alderatuz, adibide batzuk:
100.000 biztanleko

Itsutasuna: 51 kaltetu
Down Sindromea: 14 kaltetu
Esklerosi Anizkoitza: 60 kaltetu

600 PERTSONEK ESKLEROSI ANIZKOITZA PAIRATZEN DUTE GIPUZKOAN
2000 PERTSONEK EUSKADIN
40000 PERTSONEK PAIRAZEN DUTE ESTATU MAILAN
400.000 PERTSONEK PAIRATZEN DUTE EUROPAN

8 ORDUKO KASU BERRI BAT DIAGNOSTIKATZEN DA ESTATUAN
 

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en