Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Laguntzailea izan nahi?

Gure lasterketan parte hartu nahi izan ezkero, eta ezin korri eginik bazaude, lasterketa antolatzen lagun gaitzazun proposatzen dizugu, boluntario bezela parte hartuz.

Izen ematen baduzu, zure lana lasterkariei laguntzea izango da momentu oro. Ura emango diezu hornidura puntuetan, ibilbideko gurutzbideak zaindu, inskripzioak jaso, parteartzaileei adierazi non diren dutxa, kotsigna, aldagelak. Azken batean, 200 laguntzaileetako bat izango zara.

Boluntario bat.

 

 

Nola izen eman dezaket?

18 urte edo gehiago badituzu, eta Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketako laguntzailea izan nahi baduzu, bidaliguzu zure izena, emaila eta telefonoa voluntarios(a)donostiarrak.com helbidera.

Nahi baduzu, gure harreman formulariotik ere egin dezakezu.

Boluntarioen koordinatzailea zurekin kontaktuan jarriko da.

 

Zatoz!

 

Ongi etorria eta mila esker.