Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gipuzkoako Atleta Helduen elkaretik heuren webgunea bixitatzeko gonbitea luzatzen digute eta heuren ekintza, kirol material, zerbitzu mediku eta batez ere seguruaz parte izatera

35 urtetik aurrera Atleta Helduak gara, nahiz eta batzuek ez hala iruditu eta ordaindu beharreko urteko kuota 14€koa bakarrik da, honen zati handi bat segurua ordaintzeko izaki

Gipuzkoako atleta beteranoen elkartea, AGAV, orain dela 25 urte sortua izan zen. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Atletismoaren sustapena eta aldi berean bere praktika daude bere helburuen artean. Izan ere, orain arte, elkartea atleta federatuen artean izan da nagusi.
Agerikoa da Gipuzkoan atletismoa atleta popularren artean nagusi dela. Aldi berean, gero eta atleta federatu gehiagok hartzen du parte saio popularretan.
Kirolak gizartearen osasuna hobetzen du. Kirolaren inguruan aberastasuna sortzen da eta jarduera ekonomikoa hazi egiten du. Edozein kirol-diziplinak kirol-material egokiaren erabilera eskatzen du.
Atletismoarekin gauza bera gertatzen zaigu. Gainera, gure osasunaren zaintzea ezinbestekoa bihurtzen da. Eta hau, edozein dela ere atletaren kirol-maila.
Atletismoa praktikatzen dugun guztioi antzeko beharrak agertzen zaizkigu. Kirol materiala, analisiak, azterketa medikoak, zenbait arrisku aseguratzea, lesioak...
Horregatik, AGAV elkartean hausnarketa egin dugu, eta pentsatzen dugu erosteko indarra badugula, eta ongi bideratuta, gure bazkideentzako abantailak negoziatu dezakegu.
Eta horixe izan da egin duguna. Zenbait hornitzailerekin kontaktuan jarri gara. Guztiak azaldu dira prest gurekin elkarlanean aritzeko. Ondorioz, gure ustez eskaintza erakargarri bat osatu dugu.
Asmo berdinarekin, bizitza eta istripu asegurua indarrean dago bazkide guztientzat.
Urteko kuota nahiko xamurra da. Gure ustez, eskaintzen ari garen abantailek erraz gainditzen dute urtean ordaintzen diren 14 € horien kostua.
Hemendik aurrera, web orrialde hau elkarrekin komunikatzeko eremua izango da. Bertan, zirkularrak, eskaintza bereziak, iragarkiak, berriak, argazkiak… argitaratuko ditugu.
Eskerrik asko