Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Oraingo honetan bazkide berri bati ongietorria egiten diogu. Oihana izena du eta jada Donostiako Maratoi Erdian parte hartu du Donostiarrak-eko koloreak jantziaz.

 

Honetaz gain, Oihanaren aurkezpen-hitz labur batzuk uzten dizkizuegu. Ongietorria!!!   "Denbora dexente daramat korrika egiten, baina modu oso informalean, erritmorik gabe eta modu oso nahasian. Taldearekin 8,30tan geratzera animatu nintzen eta esperientzia gustatu zitzaidan. Nire zaletasun berdina partekatzen duten pertsona oso alai eta irekiak aurkitu nituen. Taldean korrika egitea dibertigarriagoa dela ohartu nintzen. Horregatik erabaki nuen bazkide egitea. Hobeto pasatzen dut eta gainera hobetu egiten dut, korrika asko egiten duen eskarmentu handiko jendea bait dago"