Urtero bezala, aurten ere hilaren 6an 10:15etan, txokolate beroa eta errosko puska eder batera zaudete gonbidatuak Klubeko bazkide guztiak.
Materiala Kluba eta Carlos Benitoren kargu izango da.
20-30 pertsona inguru biltzen gera, eta momentu atsegin bat pasatzen dugu elkarrekin; beraz anima zaitezte!
Azkar amaituko dugunez (honek lehiaketa bat dirudi ;-) ), etxera garaiz joateko eta Errege eguneko bazkaria prestatzeko denbora ematen du.
Betiko moduan, Askatuak Elkartean izango da, Anoetan. Inoiz izan ez zaretenontzat, Gipuzkoa Basket-en ofizinen ondoan dago, Txuri-Urdin-eko aldetik sartuz.