Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Maiatzaren 6an, igandea, goizeko 6,00etan, tiradun kamiseta txuri-urdina zuen korrikalari bat, SCHOOL kartela duen autobus hori baten atean aurkezten da. Eskolara joateko izango da? Hala ez izatea espero dut, igandea bait da.

Nire aldamenean emakumezko korrikalari beltzaran bat bezain lotsatia esertzen da, eta nire buruari bere gaztetasunetik ezer itsatsiko ote zaidan galdetzen diot.

Torontotik zenbait kilometro urruntzen gaituen autobusetik jaisten gara eta jada ez dugu beste irtenbiderik, goizeko 7,30etara itxaron eta 42,195 kilometrotako ibilbidean zehar Torontorantz korrika irtetea besterik.

7,25ak dira eta garaipenerako hautagai bezala kanadar txuri bat eta Kanadakoak ez diruditen bi beltzaran fin eta argal agertzen dira.

Klaxon-jotzea eta guztiak korrika egitera irteera-puntutik.

15 korrikalariz osaturiko taldetxo bat sortzen da buruan, bi beltzaranak eta zuria alde egiten dutelarik, 3:50, 3:50, 3:50eko partzialak markatzen hasten gara eta badirudi lehenengo neskarekin bikotea sor dezakedala, baina azkenean erbi-lanak egiten dion korrikalari hobeagorik duela ikusten dut, mantsoago doana.

Tarteak handiagotuz hasten dira, eta burua memoria egiten hasten da. Zenbat joan dira aurretik? 2 beltzaran, zuri 1, beste bat txapel urdin batekin, bat kamiseta gris-gorriarekin, ez ditut guztiak fitxatu baina korrikalari altu bat ikusten dut, tiradun kamiseta gorri batekin, 10. kilometroan harrapatzen dudana, eta altuaz gain txinatarra dela ohartarazten naiz. Nongoa ote mutil hau? Beno, ni aurrera, ongi bait noa eta badirudi toboganak ez direla horren gogorrak.

Torontoko lehenengo auzoetan sartzen gara eta ikusle batek ¡¡¡SIXTH!!! oihukatzen dit.

Joder!!!!

Lasterketa hau ezberdina izango dela uste dut, oso dibertigarria.

Maratoi erdia 1h21m.tan pasatzen dugu eta ongi goaz, baina bidea zein den jakingo al nuke bakarrik joan ezkero?

Kamiseta gris-gorrikoa ikusten dut eta seigarren banoa hau harrapatu bai, baina atzean geratuko dela pentsaten dut, eta 25. kmilometroan nire “lagun” txinatarrak eta nik korrikalari hau gainditu eta berehala atzean uztea lortzen dugu, badirudi gure abiadura oso azkarra egiten zaiola.

Nire “lagunak” eta biok pausuak partekatzen ditugu zenbait kilometrotan zehar eta helmuga-puntuaren atzealdetik pasatzen gara 28. kilometroan. Une horretan Ontario aintzirako haizearen eraginak nabaritzen hasten gara. Urrutira haize-errota bat ikusten dut, egoera zailtzen hasiko dela esaten diot nire buruari, haizea altxatzen da eta bat-batean irteera-puntuan alde egin duen beltzaranetariko bat ikusten dugu, gure abiadura jarraitu ezinik atzean uzten dugularik.

Musika-banda baten altuerara iristen gara eta mikrofonotik NUMBER 4! NUMBER 5! esaten digute.

JODER!!!! JODER!!!! JODER!!!!

Nire “lagun” txinatarra eta biok ederra egiten ari gara!!!

Gaurkoa egun handi bat izan daiteke!!!

Erritmo onean jarraitzen dugu eta 35. kilometroan itzulerako puntuan bira hartzen dugunean, pixkatxo bat erlaxatuz gutxienez bosgarren egingo dudala pentsatzen dut, haizeak gogor jotzen du eta erreleboka goaz, gauzak hala BESTE BELTZARANArengana iristen garelarik!

Entzun bezala, burua biratzen du, baina segituan atzean uzten dugu, gure abiadura jarraitu ezinik.

OSTIA!!!!!! OSTIA!!!!!!

Hirugarrengoa pasa badugu, honek beraz… edo nire LAGUN TXINATARRAk, RICO QIFENG izenekoa, HIRUGARREN postuarekin podiuma egingo duela esan nahi du, edo ni, HIRUGARRENa bezala podiumera igoko naizela esan nahi du.

38. kilometroa. Haizeak aurpegiz indartsu jotzen gaitu eta nire buruari “noiz aurkitu zara honelako egoera batetan?” galdetzen diot.

Nekea agertuz hasten da, are eta gehiago 3 aste aurretik Bostoneko maratoia egin eta gero, beraz ideia garbia da, inoiz egin ditudan 21 maratoietan ez dut postu bat gehiago edo gutxiagorengatik borrokatu, baina oraingo honetan postua ez da 130 edo 131.goa, jokoan dauden postuak HIRUGARRENGOA EDO LAUGARRENGOAk dira.

RICO QIFENG nire LAGUNA eta biok 42.go kilometroa elkarrekin igarotzen dugu eta elkarri begiratu gabe esprintatu behar dugula ikusten dugu, bosgarrengo martxa jarri eta RICO QIFENG nire laguna pozik eta “triste” artean 5 segundotara uzten dut.

EDERRA EGIN DUGU, HIRUGARREN POSTUA LORTU DUGU, TORONTOKO MARATOIKO PODIUMERA IGOTZEN GARA.

ETA HAU GUTXI EZ ETA TORONTOKO MARATOIKO MASTERREKO IRABAZLEA.