Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Igandean, apirilaren 28an, Hanburgoko maratoiko edizio berri bat ospatzen zen, bertara gure hiru ordezkari gerturatu zirelarik: Alicia Vetas, José de la Cruz eta Javier Elías (azken honek parte hartzerik izan ez zuelarik, lesioak jota bait dago). Maratoi hau “azkarrenetariko” bat izateagatik ezaugarritzen da. Ba al zenekien Estatuko historiako gizonezko bost marka hoberenetatik 2 alemaniar hiri honetan lortu zirela? Helburutzat euren marka 3h 25m.tatik jaistea zen… eta nola lortu ere!!! Eguneko protagonistaren hitzak helarazten dizkizuegu, Alicia Vetas:

“Urtebetetzetarako zein opari hobeagorik Hanburgoko Maratoian parte hartzea baino??? Hara joan ginen José de la Cruz, Javi Elías (lesio batengatik parte hartzerik izan ez zuena, baina jada hastear duguna) eta urteak betetzen zituen hau.

Maratoi azkarra dugu, zuzen ugarirekin, lehenengo erdian toboganekin, 20. km inguruan igoera pare bat luzeekin eta 40. km.an, Hanburgotaz ahaztu ez zaitezen, azken igoera batekin, baina eramangarria.

Antolakuntza 10ekoa!!! Maratoi guztiek hau kopiatuko balute… dortsala eta poltsa hartzeko ilararik gabe, eta azoka normal bat, ez ardo ez ur.

Lasterketa egunari dagokionez, poltsak utzi eta hartzeko primeran antolaturik zegoen, ez zegoen itxaron beharrik, pabiloi barruan zein kanpoan bainu dezenteekin. Helmuga zeharkatu ondorenerako ere janari ugarirekin, salda beroa (biziki eskertu genuena hotz ugari pasa bait genuen), edari freskoak eta, ondoko pabiloian aldagela eta dutxak ur beroarekin. Boluntario ugari eta ibilbide guztian jende ugari, 10 bat!!!

5 hilabetez lesionaturik egon ostean Hanburgoko maratoira joatea erronka bat zen niretzat, ilusioz beterikoa, 3.30h ordutik jaisteko helburuarekin eta anbizio handiz pentsatuz 3.25h.tik jaisteko helburuarekin, Nueva Yorkera joateko marka emango nindukeena. Josek erbi-lanak egin zizkidan, euri ugari, hotza eta haizea izan genuen, gauzak hala haizea kenduko liguketen alemaniar indartsuez osaturiko talde batean sartzea tokatu zitzaigun. Maratoi erdira iristerakoan Josek esan zidan… hala jarraituz gero, 3.25ekoa labur geratuko zaizu, eta ni sinetsi ezinik nengoen. Alemaniar batek esaten zigun… Hanburgo Hanburgo da… eguraldia txarra zelako, eta guk Donostia Donostia dela erantzun genion, jejeje...

32. km.ra iristerakoan, erritmo berean jarraitzen genuen, arazorik gabe, hegan eginez, eta nire erbiak 3.20tik jaisten genuela iragarriz… helmuga 3h 18m 01s.tako denbora igaro genuen!!!

Zenbaitetan ametsak errealitate bilakatzen dira eta oraingo honetan, zein moduan!!!

Eskerrik asko Donostiarrak-eko guztioi zuen animoengatik.

Zorionak Alicia eta Jose Donostiarrak familiako kide guztion partez! Eta Javi, ea aurki gure artean korrika zaitugun!!!