Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Nork ez du Patxi Galdós ezagutzen? Donostiarrak klubeko ikonoetariko bat, ziurrenik korrikalarion artean pertsonarik maitatuenetariko bat. Bere 65 urterekin, eta egun duen osasun bikainari esker, bere ametsetariko bat errealitate bilakatzea lortu du, besteak beste, munduko 6 maratoirik garrantzitsuenak amaitzea, Nueva York, Boston, Berlín, Londres, Chicago eta Tokyo, 'World Marathon Majors' bezala ezagutzen direnak.

2013. urtean Tokyoko Maratoia seigarren “Abbott World Marathon Majors”-ean bilakatu zen, Asiako maratoirik garrantzitsuenean bihurtuz. Eta zehazki hau zen bere balentriarekin amaitzeko Patxi Galdós-i gelditzen zitzaion maratoia. Joan den astearen erdian Patxi, Leire emaztearen aldamenean, asiar hiriburu honetara abiatu ziren. Lasterketa martxoaren 3an, igandea, ospatzen zen.

Goizetik eguna euritsu irten zen, tenperatura freskoarekin. Kirol hau egiterako orduan askok eskertzen ditugun baldintzak. Irteera gunera, Tokyoko Metropoli-Gobernuaren Eraikinaren ondoan, 38.000 korrikalari gerturatu ziren.Maratoi erdia ordu bat eta 51 minututako denborarekin igaro ondoren, Patxik iraunkortasunari eutsi zion eta bere azken “major”a 3 ordu eta 39 minututako denborarekin amaitzea lortu zuen, hau da, maratoiaren bigarren erdia lehenengoa baino azkarrago eginez.

Goraipatzekoa da maratoi honetan, 38.000 korrikalariez gain, 11.000 boluntariok parte hartzen dutela, kaleetan barrena milaka zaletu aurkitzen ditugula korrikalariak animatzen, babesleak ere ugariak direla eta beste hainbat pertsonen lanarekin batera, guztiak bakar bat balira bezala lan eginez, urterik urte maratoi hau ospatu dadin lortzen dutela.

Azkenik, argazkian ikus ahal izango duzuen bezala, poza, handia gainera, eta korrikalari orok amesten duen domina hori lepora, 'World Marathon Majors' guztietako finisher-a zarela ziurtatzen duen domina. Horrenbeste sufrimenduren ostean sari bikain hau iritsi zaizu, Patxi. Zure “majors”-etariko batean zure aldamenean kilometro batzuk partekatu ahal izan ditugun pertsona haiek, eta horren urrutira joan gabe, Donostiako kaleetan barrena entrenamenduetan egin ditugun haiek, zure balentriaz oso harro eta alai sentitzen gara, baina gauza guztien gainetik zaren bezalakoa zarelako… Ez zaitez aldatu, segi horrela kirol munduan… baina batik bat, guztiok horrenbeste miresten eta maitatzen dugun lagun handi hori izaten.

Zorionak Patxi Donostiarrak familiako kide guztion partez!