Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Azaroaren 11en, igandea, Donostiarrak-eko korrikalari ugari Behobiara joan ziren B/SS 54.go edizioan parte hartzeko asmoz.

Lasterketako datuei dagokienez, azkenean 26.027 korrikalarik parte hartu zuten, hauetariko %24 emakumezkoak izan zirelarik. Guztira 241 pertsona izan ziren lasterketa amaitzea lortu ez zutenak. Eguraldiari nolabaiteko beldurra zen arren, azkenean ustezkoa baino bero gutxiago egin zuen, nahiz eta gehiengoengan eragin negatiboa izan zuen.

Behobia ezberdinetariko bat izan da, jatorri ugaritako pertsonekin eta kirol zein ikuskizunetako hainbat aurpegi ezagunen parte hartzearekin. Aipamen berezia gure kideak diren Borja Aginagalde eta Iker López-i, euren Behobia Medio Pulmón ekimenari esker, hementxe bertan hainbatean aipatu dugun bezala, biriketako minbizia gaixotasuna dutenei ikusgaitasuna ematea lortu bait dute, modu honetan halakorik diagnostikatu berriei bizitza normal bat aurrera eramatea posiblea denaren esperantza emanez. Ekimen honekin Xabi Prieta, Xabi eta Mikel Alonso… bezalako pertsona ezagunek bat egin zuten.

Emakumezkoen kategorian, Aroa Merino kanariarrak irabazi zuen probako errekor berri bat ezarriz, ordu bat, 9 minutu eta 43 segundotako denborarekin (bere hirugarrengo garaipena jarraian). Gizonezkoen artean irabazlea Jaume Leiva izan zen, Iraitz Arrospide gipuzkoarraren aurretik, errekorra gainditzetik segundo oso gutxitara gelditu zelarik.

Eta zer esan klubeko korrikalarien inguruan, Donostiarrak-eko kamisetak jantzita ibilbidea txuri-urdinez jantzi zutelarik… Azkenean bi autobus bete ahal izan ziren, Amaratik Behobiara joan zirenak, aurrez hirian zehar ezarritako puntu ezberdinetan bilduz joan ostean. Amets ugari, helburu ugari eta nerbio ugari “urteko lasterketaren” aurretik. Guztira klubeko 92 korrikalari izan ziren 20 kilometroak amaitzea lortu zutenak (2017 urtean baino 3 gutxiago). Hauetariko asko erbi-lanak egiten irten ziren, askorentzako horren garrantzitsua izaten den funtzioa. Ziur gara askok zeresan ugari izango dutela, baita bitxikeri ugari ere, baina hemendik ez dugu guztiak zoriondu besterik! Zorionak guztioi!!!

Donostiarrak guztion denborak eransten dizuegu, baina Luis Peraltaren argazkien esteka ere. Mila esker beste behin Luis eginiko horren lan garrantzitsuarengatik. Zer izango litzateke klub hau zure argazkirik gabe.