Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Askok zeuen buruari galdetuko diozue zer arraiotarako azaltzen den Boney M abeslaria Donostiarrak-eko kronika batean… bizitza honetan gauza guztiek beraien zergatia dute, eta errealitatean Boney M jardunaldiko protagonistatariko bat izan zen, nahiz eta azkenean ez zen agertu, eta benetako protagonismoa Oihana Oleagarengan erori zen.

Joan den igandean, urriaren 28an, Wine Run 2018ko edizio berri bat ospatzen zen, aurten irteera zein helmuga Bastidan kokatzen zelarik. Donostiarrak klubak bere bazkideen eskura egun polit batez gozatzeko aukera jarri zuen, kirol goiztiar pixka batekin, ardo-azokara bisita, upategian bazkaria eta, batik bat, giro bikain batez gozatzeko… eta egia esateko, goizean goiz jaikitzeak merezi izan zuen.

Eguraldi iragarpenak ez ziren batere onak, hotza eguneko beste protagonistatariko bat izango zen eta gainera euri arriskua ere hortxe zegoen.

Azkenean 33 kide izan ziren Wine Run-erako ibilbidea osatu zuten kideak, 8 pertsona inguru Erriberatarrak-ekoak eta gainerakoak klubekoak. Agian Wine Run delakoa zer den galdetuko diozue zeuen buruari… ardoaren inguruko kirol erronka bat.

Proba bat 20 kilometrotakoa, bestea 12 kilometrotakoa. Jardunaldi honetan ere mahasti eta upategi artetik igarotzen den martxa herrikoi batean parte har daiteke. Wine Run-ak Arabar Errioxa sustatu nahi du, ehun urtetik gora dituzten lursail txikiez osaturiko upategien ohitura eta kultura nabarmentzeaz gain.

Joaneko bidai lasai baten astean, autobusa 8,45etan iritsi zen Bastidara. Dortsalak jaso eta norbera lasterketa aurretiazko bere ohiturekin, hasiera goizeko 10,00etan bait zen. Irteera puntura 500 pertsona inguru biltzen ziren (bi lasterketatako korrikalari guztiak elkar irteten bait ziren). Hasiera ematen zion pistola-tiroaren ostean, Bastidako kaleetatik barrena ibili ostean, ibilbideak segituan ipini zituen korrikalari guztiak beraien tokietan, lehenengo maldak berehala iritsi bait ziren. Bosgarrengo kilometroa bitarte ibilbidea goraka zen, mahasti ederretatik barrena eta ikuspegi zoragarri batekin, jarraian nagusiki beheranzko joera zituen 10 kilometro etorri ziren, nahiz eta maldatxoren bat edo beste ere tarteko bazegoen, Solagüen Upategiaren barrutik ere pasatzeko berezitasuna zuen lasterketak, eta Bastidara iritsi aurretik hanketan min handia egin zuen kilometro bateko malda gogor bat.

Klubeko horrenbeste partaideren artean, guztiak aipatzen joango banintz ikaragarri luzatuko nintzateke, baina egun horretan izan zen nabarmendu beharreko pertsona bat, eta hau Oihana Oleaga izan zen, emakumezkoen sailkapen orokorrean bigarren postuan amaitu bait zuen. Lasterketa ia guztian zehar buruan joan ostean, 2 kilometroren faltan iazko irabazlearengatik gainditua ikusi zen, soilik honengandik 20 segundotara amaituz, 1h 27min 32seg.tako denborarekin. Txapela horrenbeste kilometrotan zehar hatz puntekin ukitu ostean amaieran tristura pixka bat, baina ondoren podiumeko bigarren postura igo ostean poz ikaragarria, lehiatzen daraman denbora horren eskasian bere sailkapenik hoberena egin ostean.

Sari banaketaren ondoren eta ardo-azoka bisitatu eta gero, autobusera igo ginen Bauzas Upategietara bazkaltzera joateko asmoz, hori bai, Mendiren antolakuntza bikain bati esker. Nola ez, autobusak erdibidean geldialdi bat egin behar izan zuen, kasu honetan Marqués de Riscal-eko Upategi dotorean. Ondoren bai, bazkaltzera: patatak errioxar erara, potxak, arkume txuletillak, postrea… eta bazkaria bultzatzeko pentsa dezakezuen edari guztia… Hemen jendea, orokorrean, lasterketan baino askatasun gehiagorekin ibili zen… eta bazkariak aurrera egin ahala, giroak nabarmenki gora egin zuen...

18,30etan itzultzeko unea iritsi zen. Zenbaketan akatsen bat egon ostean, espedizioko hiru kide upategi barruan geratu zirela ohartu ginen… Berriro ere geratu eta itxarotera… Zein giroa eta zenbat pazientzia izan zuen autobus gidariak!!! Hemen protagonista Boney M abeslaria izan zen, gehiago agertu ez izanagatik bere errepertorioarengatik baino, autobus gidariari behin eta berriz abeslari honen kantaren bat eskatu zioten arren, ez zen modurik izan berak zuen katalogo guztian artean abesti bat bera aurkitzeko.

Horregatik, Boney M gabe itzuli ginen, baina Oihana Oleagaren bigarren postuarekin. Egun polita, lasterketa polita, bazkari ederra eta giro bikaina.

 

Emakumezkoen sailkapena eta euren kategorian dagokien postua:

- Oihana Oleaga… 1h 27min 32seg postua 2

- Iciar Múgica… 1h 33min 29seg postua 7

- Rosa Mari Calles… 1h 38min 31seg postua 11

- María Jesús Araiztegi… 1h 50min 05seg postua 21

 

Gizonezkoen sailkapena eta euren kategorian dagokien postua:

- Iñigo González… 1h 18min 50seg postua 19

- Txemi Alonso… 1h 19min 21seg postua 20

- Santi García… 1h 22min 20seg postua 29

- Patxi Irizar… 1h 26min 09seg postua 39

- Aiert Ayestarán… 1h 26min 38seg postua 43

- José Luis Erauskin… 1h 26min 39seg postua 44

- Mikel Uralde… 1h 27min 32seg postua 46

- Juan Ignacio Erdocia… 1h 28min 04seg postua 47

- Alex Castro… 1h 29min 24seg postua 54

- Mariano Carvajal… 1h 34min 27seg postua 79

- Xabier Gurrea… 1h 36min 01seg postua 86

- Luismi Uranga… 1h 36min 01seg postua 87

- Iñigo Almandoz… 1h 36min 28seg postua 89

- Juantxo Cáceres… 1h 41min 11seg postua 107

- José Luis Almandoz… 1h 44min 16seg postua 126

- José Luis Darreguesar… 1h 47min 57seg postua 133

- José Ignacio Mendi… 1h 50min 04seg postua 139

 

Zorionak guztioi eta bereziki Oihana Oleagari Donostiarrak klub osoaren partez!!!