Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Urriaren 6an, igandea, klubeko korrikalari ezberdinek bi lasterketa ezberdinetan parte hartu zuten, bata bestearengandik kilometro ugariz urrundua: Burgoseko maratoi erdia eta Chicagoko maratoia.

Gertutasun geografikoari lehentasuna emanez, 6 kide izan ziren Burgosera joan zirenak hiri honetako maratoi erdia korritzera. Batzuk datorren urtean begi artean duten major batera modu askean joan ahal izateko eskatzen zaien gutxieneko denbora egiteko asmoz. Besteak entrenamendu moduan, Valentziako maratoia helburu gisa izanik honetara egoera fisikorik hoberenean iristeko asmoz korrika egitera.

Emaitzak guztia esaten du… Donostiarrak-eko 3 korrikalarik lehenengo 15en artean amaitu zuten eta bostek lehenengo 40 korrikalarien artean. Zein nolako maila.

Ezer goraipatzekotan Aitor Varonaren garaipena da, berari dagokion kategoriako sailkapenean lehenengoa amaitu ostean. Helmugako denborak ondorengoak izan ziren:

Iker Martínez eta Aitor Varona 1h 19m

José Javier de la Cruz 1h 20m

Jacky 1h 20m

Javier Elías 1h 24m

Alicia Vetas 1h 34m.

“Putzua zeharkatuz gero”, Chicagoko maratoiari buruz, ezer gutxi dut zuei kontatzeko, ez nik nahi ez dudalako, honi buruzko inongo informaziorik ez dudalako baizik. Eskutara iritsi zaidan gauza bakarra helmugako denborak izan dira. Beraz hauen berri ematen dizuet:

Alberto Manzanares 2h 42m

JuanCar Arregui 3h 00m

Juantxo Landaberea 3h 13m

Juanjo Gibaja 3h 38m

Soroa 3h 44m

Patxi 4h 01m

Luismi 4h 01m

Mariaje 4h 02m

Zorionak guztioi Donostiarrak familiako kide guztion partez!