Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Nerea eta Cristóbalek ez dute atsedenik hartzen eta, are eta garrantzitsuagoa dena, arrakastak lortzen jarraitzen dute… euren azken balentriaren kronikatxo bat uzten dizuegu:

 

“Maiatzaren 19an, larunbata, “De armas tomar” izeneko bizikleta-proba bat egin genuen Zubirin, Iruñeatik gertu.

Egia esateko, izenak gogortasunari ohore egiten dio, batik bat azkeneko portuan, "ufff" amaierako %16ko zati batekin.

Goizeko 8.30etan hantxe ginen, Marino Lejarreta eta Abraham Olanorekin batera… proba mota hauei izan behar zaien errespetuarekin, irteera eman genion.

Hasieran pixka bat kontserbadorea izan behar zen eta hala egin genuen lehenengo portuan, ondoren amaieran Sorogainera igotzeko. Lehenengo aldapak %10 ingurukoak ziren, amaieran beldurra ematen zuten aldapekin amaitzeko.

Gure erronka, malden ondorioz, hankak errepidean ez jartzea zen, askok hala egin bait zuten… eta lortu genuen.

Amaieran barruan genuen guztia eman genuen eta Nereak hirugarren postua egin zuen, 2h 46 minututako denbora batekin.

Azken finean, baso artean igarotzen zen lasterketa oso polita, gelditzera gonbidatzen zintuzten bista paregabeekin, eta gainera podiuma… bikain!!!

Helmuga gurutzatu ondoren, hori bai, garagardo pare bat eta potxa platerkada bat sartu genuen barrura… ja ja ja”.

 

Zorionak bikote!!!