Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Korrikalariontzat urtero abenduaren 31a San Silbestrearen sinonimoa da (krosa). Gipuzkoako hainbat eta hainbat herrietan oso ohikoa bilakatu da urtea agurtzeko lasterketa bat bilatzea. Gustu guztietarako daude, lasterketa luzeak, laburrak, ertainak… parte hartze ugarikoak, ez horrenbestekoak… Baina guztiak urteko azken lasterketa izanagatik ezaugarritzen dira.

Aurten donostiar San Silbestrean izen emate guztiak agortu ziren. Gutxi gorabehera 4.250 korrikalarik ekin zioten 7,8 kilometrotako lasterketari. Eguraldia freskoa zen (askorentzako hotza), baina izan izandakoarekin alderatu ezkero… Honek ibilbide ia guztian zehar jende ugari animatzen egotera bultzatu zuen… eta zer esanik ez Alde Zaharra, zein nolako jaia!… bati baino gehiagori entzun nion “oilo-ipurdia jarri zait” esaten.

Nola ez, Donostiarrak klubeko hainbat korrikalari ere izan genituen klubaren opari izandako mauka luzeko kamiseta berriarekin, lasterketako kamiseta ofiziala janzten zuten parte hartzailerik gehientsuenen artean osatzen zuten marean nabarmentzen zirenak.

Laburtuz, lasterketa berezi bat, festa bat, 2018 urteko azken kilometroak gustuko dugun hura egiten amaitzeko aitzakia, hau da, korrika egitea… eta lagunen artean.

2019 urteak osasunak errespeta gaitzala eta kluba osatzen dugun guztion artean kilometro ugari partekatzen jarrai dezagula.