Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Ekainaren 2an, larunbata, Legorretan Corpus Christie Krossaren edizio berri bat ospatu zen. Ohikoa izaten ari den bezala, klubak urtez urte horren harrera bikaina ematen digun herri honetara irteera bat antolatu zuen.

Goizeko 9,30etan, ibilaldiko kide guztian hiriko puntu ezberdinetan bildu ostean, Legorretara ordu bete baino gehiagoko aurrerapenarekin iritsi ziren. Lasterketa goizeko 11,30etan zen eta beroa nagusituko zela segituan ohartu ziren. Ibilbideak 7,5 kilometro zituen, 3 itzuli ibilbide zorrotz berdinari, bihurgune askorekin eta hanka-hausgarria.

Dortsalak jaso ostean eta beroketa bat egin ondoren, 2,5 kilometrotako zirkuitua ezagutzeko birarekin, klubeko kide guztiak irteera puntura gerturatu ziren. Batzuk “ematera joateko” helburuarekin, beste batzuk erritmo “goxoa” eramateko asmoz eta besteak Miguel Domínguez-en inguruan talde trinko bat egiteko xedez. Guztira 140 korrikalari inguru bildu ziren irteera puntura.

Azkar batetan Juancar Arregi eta Agustín Molina lasterketako oilarrekin aurrera joan ziren “guztia ematekotan”. Atzerago Oihana Oleaga eta Mikel Uralde erritmo iraunkor bat ematen saiatuz (Oihanak emakumezkoen kategorian lortutako 4.go postua nabarmendu beharra dago). Jarraian, metro gutxitara, Marian García eta María Jesús Araiztegi nekaezinak. Eta azkenik, Miguel Domínguez-en inguruan talde trinko bat osatuz, Miguel Angel Goya, Fernando Santos, Fernando Martínez eta Patxi Galdos iritsi ziren. Ah, eta ezin ahaztu Luis Peraltak eginiko lan bikaina, bere argazkiei esker korrikalari guztiok egun polit honen oroigarri politak izango bait dituzte.

Antolakuntzak korrikalari guztiei ematen dien oparia jaso eta dutxa azkar bat eman ostean, eguneko unea iritsi zen, non antolakuntzak, herriko plazaren erdian, korrikalari zein animatzera hurbilduriko guztientzako hamaiketako bikain bat prestatzen duen. Une polita lasterketaren inguruan hitz egin eta hurrengorako plan berriak egin ahal izateko.

Hau gutxi ez eta, itzulerako bidaian, klubeko kideen artean egon zen datorren urtean berriro ere itzuliko zela hitz eman zuenik… edizio honetako arantza ateratzeko asmoz!!!

 

Denborak helmugan:

Juancar Arregi    29,22

Agustín Molina     29,53

Oihana Oleaga   35,38

Mikel Uralde    35,38

Marian García   38,12

María Jesús Araiztegi   39,00

Miguel Domínguez   50,49

Miguel Angel Goya   50,49

Fernando Santos    50,51

Fernando Martínez    50,51

Patxi Galdós   50,51

 

Zorionak guztioi!!!