Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Aurten urte amaieran Familiarekin egin ohi dugun gure entrenamendua sustatu nahian gabiltza, Donostiarrak-eko kiderik eta familiarik gehien gertura daitezen, 31ko gaueko afariaren prestakuntzak, lanean egoteak edota egun horretan ematen diren beste hainbeste ekimenek batzuetan sor arazten gaituzten presak ekiditen.

Horregatik aurten, ospakizuna egun bat aurreratu dugu, abenduaren 30era, igandea, goizeko 11,00etara. Igande bat horren gertu izanagatik apustua egitea erabaki dugu, gure interesen aldeko emaitzarik egokienak emango dizkigulakoan.

Zatozte guztiok: seme-alabak, lehengusu-lehengusinak, ilobak, bizilagunak… eta, nola ez, helduak eta bestelako familiako kideak eta lagunak. Donostiarrak familia handi hau biltzeko unea dugu honako hau.

Besteetan egin ohi dugun bezala, parte hartzaile bakoitzari kilo 1 galkorra ez den janari ekartzea eskatzen dizuegu, Elikagai-bankura eramango duguna. Honetaz gain Algaraklown-en lankidetza izango dugu, hauek txikienek une polit bat igaro dezaten arduratuko direlarik.

Zain gaituzu. Ez ahaztu: abenduaren 30ean, igandea, 11,00etan, Ondarretako Arrapalan.