Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Klubaren barruan barneraturik dagoen diziplina bat izan arren, ez dira ugari modalitate edo distantzia hau egitea hautatzen duten bazkideak: IronMan-a. Funtsean triatloi bat, non soilik ez duen azkarrenak irabazten, horrenbeste entrenamendu hobekien jasaten dakienak baizik, proben artean 4 Km igeri, 180 Km bizikletaz eta amaitzeko maratoi bat gainditu behar bait dira.

Finisher-en elite honen barruan, Joserrari aipamen berezi bat egin nahi diogu.

Bizkar gainean jada 4 Ironman ditu, diziplina honetan 50 urterekin hasi zelarik. Egun 59 urte ditu.

Guztion oroimenean dago duela 9 urte, bizikleta baten gainean oreka mantentzerakoan zailtasunak zituela, eta erorikoren baten ostean eta Belodromoan ikasi ondoren, oso argi izan gabe korrikalari honek aldatzea erabaki eta Triatloira igaro zen. Orain, ia 60 urterekin, bere 4.go Ironman-a amaitu berri du. Ziurrenik azkenekoa? Gorputzak emango dio erantzuna, bere buruak bultza egiten jarraitzen bait dio...

Joserra ez da edozein kirolaria. Triatloietan sartu aurretik, korrikalari honek, Poliki Taldeko kidea, 28 maratoi zituen bizkar gainean, 3h45m inguruko denboratan, beti erloju baten antzera.

Baina Ironman bat entrenatzen jartzen denean, serio ipintzen da: entrenamendu onetako 9 hilabete, astean 7 egun, astean zehar eguneko 3 ordutako entrenamenduekin eta asteburutan 6 ordutarainokoekin. Eta hori bai, bere prestatzaileekin tandem on bat.

Bere lehenengo Ironman-a Bartzelonan egin zuen 2010 urtean, non gaua gainera etorri zitzaion eta lasterketako uneren batean argitasunen bat biziki eskertuko zuen.

Hurrengoa Frankfurt-en izan zen, 2012 urtean, 12h06m59s.-tako denbora bikainarekin, hau izanik egun arte eginikoen artean hoberena, antolaketa hobeezin batekin eta maratoia 4h10m.tan eginik!!! Hori bai, helmuga gainditu ondoren galdu egin zen eta Polizei-k aurkitu behar izan zuen!

Hirugarrengoa Nizan izan zen 2017 urtean. Ekaina izan arren eta itsaso mailan eguraldi ona izan arren, bizikleta hartu ostean gauzak aldatu egin ziren 2000 metrotara igotzen bait ziren: ura, hotza eta kazkabarra… eta amaitzeko 50 kilometroren faltan eroriko baten ondorioz, proba uztearren egon zen. Hala ere, egoerari buelta eman, eta elikatzea ahaztu zitzaion arren (erorikoak sorturiko estresaren ondorioz), helmugara oinez iristea lortu zuen, 500 pertsona baino gehiago aurreratu ondoren. Menbrilloak ia guztia gainditzen bait du...

Bere azken IronMan-a Emlia Romanan izan da, 2019ko irailean. Uretako sektorea “marrulleroa” izan zela kontatzen digu, ukondokada ugarirekin eta beste horrenbeste bultzadekin. Bizikletan ia 30 km/orduko abiadura lortu zuen eta maratoia aldiz, Poliki on baten antzera, 4h35m.tan amaitu zuen.

Joserraren ezaugarriko kirolari asko ez ditugu jada, helburuak oso argi bait ditu eta epe luzerakoak badira ere, horrelako erronkak bere adinean gainditzea, ez da makala. Gure esker onik beroena Joserrarentzat.