Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Donostiarrak klubean lan osasuneko, ingurumeneko, lehen mailako arretako, erizaintzako, fisioterapiako … eta kiroleko kide profesional oso onak dauzkagula ongi dakigun arren, klubeko kidea den Carlos Pérez Olozagak “Egoera antiziklonikoan korrika egiteak osasunean eragin ditzaken arriskuak” gaiari buruz pasa digun ohar txiki hau zuen interesekoa izatea espero dugu. Honekin batera gure bazkideek korrika modu osasuntsuan egitea espero dugu.

Oharra Kalapiek gure hirian, 3 urteren buruan, aire kalitatearen eta egoera meteorologiko ezberdinetan PM2.5 partikulen 3.000 neurketa baino gehiagoko ikerketa egin ondorengo fruitu bat da: autoen trafikoa, egoera antiziklonikoak (geroz eta ohikoagoak eta iraupen handiagokoak), baso-erreketak, su artifizialak, San Juan suak...

Erantsita duzuen agirian ere Carlosek idatzitako eta DV-ko “Cartas al Director” atalean argitaraturiko ohar bat azaltzen da. Otsailaren amaierakoa da, ia hilabetez eragin zigun ezohiko egoera antizikloniko baten erantzuna bezala. Azkenean DV-ko azalean azaldu zen berria eta bi orrialde zabaletako erreportaje bat egin zuten gai honen inguruan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordearen aitorpenekin batera.

Tristea da lehen mailako osasun publikoari buruzko gai bat, hiritarrek arnasten duten airearen kalitatea bezalakoa, soilik aurretiazko alerta egoera batean argitaratzea komunikabideetan, antizikloi egoerako zenbait asteren ondoren eta populazioarentzat gomendio prebentibo orokora batzuk gabe, sentikorrenek eskertuko luketelako: haurrak, pertsona heldu eta gaixorik daudenak, eta estalperik gabe iraupen luzeko kirola egiten dutenak.

Carlos Pérez Olozagaren esturik, artikulu interesgarri hau partekatzen dugu.