Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

EL FUTURO ES LA MEMORIA elkarteak bere esker ona azaldu nahi izan dio gure klubari, eta horretarako idatzi hau bidali digu:     Kaixo lagunok,

2.017ko ekainetik EL FUTURO ES LA MEMORIA osatzen dugunok DONOSTIARRAK KIROL KLUBAko kideen babesa sentitu dugu.Cádizetik Bilbora egin genuen ibilbidean gurekin egon zineten Donostiara sartzeko unean.

Udaberriko lasterketak berriro bildu gaitu eta XVII. edizio honetan egin diguzuen dohaintzarekin zuen identitate den gizatasunaz gozatu dugu berriro ere.

EL FUTURO ES LA MEMORIA gogoan izanak zuen erabakiari balio handiagoa ematen dio, Alzheimer eta bestelako dementzia duten gaixoak artatzen dituzten zaintzaileen prestakuntza zuzenen bultzatzen eta sustatzen duzuen heinean ...

Horregatik, gure proiektuarekiko duzuen enpatia eskertu nahi genizueke. Egunotan uneoro erakutsi diguzuen hurbiltasunagatik eta maitasunagatik, halaber, zuen kirol-jardueretan aurrera eramaten duzuen zeregin sozial handia aitortu nahi genuke. 

Milesker partaide bakoitza bere parte-hartzearekin eta bertaratzearekin “Futurista” bihurtu izana.

DONOSTIARRAK KIROL ELKARTEA gure ekintzak aurrera eramaten diren tokian EL FUTURO ES LA MEMORIAren parten izango dela kontutan izan.

Eskerrik asko DONOSTIARRAK KIROL ELKARTEA osatzen duzuen guztioi. Izugarrizko plazerra izan da ahaztezinezko momentuak zuekin partekatzea.