Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan zen igandean, Irailak 8an, Zaragozan Suhiltzaileen lasterketa ospatu zen eta bertara hurbildu ziren Esnaola aizpak. 

Ibilbidea 10 kilometrokoa da eta aldapa behera, euriakin hasi eta lehorrean bukatuaz.

Aipagarria da Eva-ren garaipena, 42m07s-ko denborarekin, lehen beteranoa izan zelarik.

Argipen bezala, aipatu, argazkian azaltzen den bezala, Idoia Hernaniko emakume talde bati laguntzen joan zen. Hauetako batek erorketa bat izan zuen eta escafoidea apurtu zuen.