Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Batzuek "lagunekin ospatuz", "ez dakit nora bidaiatuz", "X jatetxean afari on batekin"… erantzungo lukete… hau da, ohikoena egiten. Ba ez! Zenbaitek "Maratoi Bira"ren lehen edizioan parte hartuz erantzungo lukeelako… Eta zer da hori? Aurrez ez dakit bi hitz horien konbinazioak oso sentsazio ona ematen duen eta jakin-minez Google-n "Maratoi Bira" idatzi eta bizikleta munduarekin zerikusia duten gauza asko agertu zaizkit, Emakumeen Biraren ondorioz, baina ezer ez aipatu nahi nuenaren inguruan.

Joan den larunbatean, urtarrilaren 18an, Donostiako Velodromoan egin zen "Maratoi Bira"ren lehen edizioa, hau da, 42 kilometro eta 195 metro bete arte Velodromoari bueltak eta bueltak ematean datzan maratoia. Bueltak eta bueltak esaten ditudanean, maratoi bateko distantzia bete arte eman behar izan zituzten bueltak asko izan zirelako diot… 200 metroko pista bati 211 buelta besterik ez. Ordu erdiz behin, erloju batek bezala, kanpai hotsa entzuten zen eta norabidez aldatzen zuten, beti hanka bera ez kargatzeko helburuarekin…

Oso ondo ezagutzen duzue, eta Idoia Esnaola du izena. Bere 51. urteurrenean ez zuen lasterketa bitxi hau antolatzea baino ideia hoberik izan eta, modu honetan, bere 101. maratoia amaitzea lortu zuen. Ikaragarria!

Ezin dugu ahaztu klubeko beste handi bat ere "Maratoi Bira" honetan parte hartu zuena. Bera Jesus Eguimendia da eta distantzia erdia korritu bazuen ere, maratoi erdi bat, hor ere bere meritua azpimarratzen dugu.

Zorionak Jesus, zorionak Idoia! Zein handiak zareten!