Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Lehengo astean gure kide Fernando-k, hainbeste gustatzen zaigun horietako lasterketa batetan hartu zuen parte.Honela kontatu zigun:

"Zaletasunen lasterketa deitzen zaio. Marca-rengatik antolatuta. 11.000 parte hartzaile. Real Madril  Atletico Madril-en aurka. 10 Km Bernabeu-tik Calderon-era, Madril guztitik barrena. Ekipo bakoitzeko lasterkarien media egiten dute eta denbora gutxienekoak irabazten du. Ibilbidea amaitzeko 90 min uzten dituzte. Ni eta nire suhia Atletico ekipoarekin atera ginen eta baita irabazleak izan ere, 47 min. eginaz, eta hori, lehen 3 kilometroetan korri egitea ezinezkoa dela kontutan izanda. 5. edizioa izan da oraingo hau, eta Atleticok irabazten du 3-2era. Lehenengoan Madrilekin hartu nuen parte, eta horduan ere irabazi egin nuen".

Gure bizilagunak diren San Mamés Barria-rekin honelako zeozer egin ahal izango al litzateke????