Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den azaroaren 9an FICAren amaiera ospatu zen (Nazioarteko Atletismo Film Festibala) Aquarium-eko agertoki hobeezinean. Arantxa Ruiz gure kidea bertara gerturatu zen eta berari esker gaurko kronika hau zuekin partekatu dezakegu (eskerrik asko Arantxa zure lankidetzarengatik):

 

“Aipaturiko FICAren amaieran, antolakuntzak egungo 100 kilometrotako Espainiako Txapeldunei omenalditxo bat egin nahi izan zien: Asier Cuevas, txapeldun Absolutu bezala, eta gure Leo laguna, Master M70 kategorian.

Egun batzuk lehenago Iraitz Arrospidek antzeko aitorpena jaso zuen, orain gutxi 50 kilometrotako Munduko Txapelduna bilakatu bait zen. Bera izan zen bi garaikurrak banatu zituena.

Leo, zertxobait hunkiturik, antolakuntzari eskerrak ematen hasi zen. Jarraian aitorpen honengatik harriturik zegoela aitortu zuen, baina haur bat balitz bezalako ilusioa egiten ziola adierazi zuen.

Leorekin entrenatzen dugunoi eta ongi ezagutzen dugunoi, bere hitzek ez ziguten harritu, bera korrikalari beterano bat da, entrenamenduetan bere ahalegin guztiak ipintzen dituena, mentalitate gaztekoa da, bere burua sutsutzat jotzen du eta haur baten antzera gozatzen du.

Bere esker onak ere ez ninduen harritu, ezta bere bihotz-zabaltasunak laudorioekiko ere… Donostiarrak taldearentzako ere hitz goxoak izan zituen… eta inor goraipatzekotan hori Régulo izan zen, bere entrenatzailea, amaitzeko jasotako testigua eskaini eta pasa ziolarik.

Régulorentzako laudorioak guztiz merezitakoak izan ziren, bere kontseilu eta gomendioak jarraitzen ditugunok horrenbeste merezi dituela jakin badakigu eta.

Eta urte honetako FICA amaitzeko, zein modu hobeagorik lunch bikain batekin baino, gure Leo maitekorraren aldamenean une polit batzuk partekatu ahal izateko.

Amaitzeko, goraipatu beharrean gaude Leo, berak dioen bezala, ezohiko korrikalari bat dela, gaztetasunean ezin izan zuen kirolik egin, bere ikasketak ordaintzeko 14 urtetik aurrera lana egin behar izan zuelako, horregatik erretiroa hartutakoan, gaztea zenean egiterik izan ez zuen hori egitea erabaki zuen, eta gogo handi eta ilusioz beterik egin gainera, gazte bat balitz bezala”.

 

Zorionak Leo Donostiarrak klubeko kide guztion partez!