Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den ekainaren 30ean, igandea, San Fermin Kros Herrikoiaren XXIX. edizioa ospatu zen Pasai Antxon. Hitzordua goizeko 11,00etan zen, Zumalakarregi kalean, Lore Txorta Elkartearen parean. Lau itzuliko ibilbide bat izan zen, helmuga irteera-puntuan bertan zuena.

Udarako egutegiko ohiko lasterketa, non urtez urte bere izaera herrikoiarengatik izan den ospetsu.

Urte honetako parte-hartzea aurrekoetakoa baino eskasagoa izan den arren, Donostiarrak klubeko kamiseta ere lasterketa honetan ikus ahal izan genuen. Protagonistak Idoia Esnaola eta Bixen Otaño izan ziren. Idoiak lasterketa 81.go postuan amaitu zuen, 38 min 23 seg.tako denborarekin. Bixenek aldiz, 71.go postuan amaitu zuen, 34 min 55 seg.tako denborarekin.

Baina parte-hartzaileek ezer goraipatzekotan lasterketa ondorengo unea izan zen, Lore Txorta elkartearen atzealdeko arkupeetan parte-hartzaile guztiei hamaiketako bikain bat eskaini bait zitzaien. Aurten jada berandu gabiltzan arren, datorren urterako gure agendatan apuntatu beharko dugu lasterketa egiteko… eta hamaiketakoaz gozatzeko, nola ez!!!

Zorionak Idoia eta Bixen Donostiarrak familiako kide guztion partez!